informatzen


                               

              

 

2013/02/06

 

 

HITZARMEN 2013     (es)  

 

2013/02/06

Zuzendari Nagusiaren aurkezpena eta gero GGBBen Zuzendaritzak Hitzarmenaren Mahai Negoziatzailea osatu du. Bilera hartan eta Alde Sozialaren aldetik eta Zuzendaritzaren aldetik negoziaketa eramango duten pertsonak izendatu ziren. Negoziaketaren arauak ezarri ziren. Zuzendaritzak denbora eskatu du enpresaren
egoera aztertzeko eta proposameneak
prestatzeko. Lehenengo bilera datorren martxoaren 6an izango da. Data horren aurretik bilerak bi astero izango dira. ELAren ordezkariek enpresari plataforma aurkeztu genion. Beste sindikatuei kopia bat eman genien.
Momentuz hori
da guztia.



2013/03/06

Pasa den asteazkenean Hitzarmenaren Negoziazio Mahaiaren lehen bilera ospatu zen.
Etenaldi batzuen ondoren, Zuzendaritzak errepresentazio sindikal guztiek egindako eskaera
onartu du Hitzarmenaren bi urtezko ultraktibitatea mantentzea eta edozein kasuan Hitzarmenaren negoziazioa irauten duen bitartean. Honek esan nahi du enpresak ezingo duela Langileen Estatutua 2013ko abenduaren 31an (Erreforma Laboralak esaten duen bezala). Orain bai, urte bat pasa ondoren egin dezakete. Baina, Hitzarmena sinatzen bada, ultraktibitatea mantentzeko klausula sartuko da. Hurrengo bilerarako Lan Erreformaren beste puntu bat landuko da (ez erabilera eta ez eraistea) eta Aldi Baterako ezintasuna eta oporrak. Hurrengo bilera martxoaren 20an, 9:00tan izango da



2013/03/20

Asteazken honetan Hitzarmen Negoziaketa Mahaia bildu egin zen. Bileran oporraldi edo FSR gehi errekuperatutako astea gozaketari buruz ABE egoera baten ondoren hitz egin zen, UrtekoZenbaketari buruz ABE egoera bat dagoenean baita ere. Bilera akordiorik gabe amaitu zen baina negoziaketa aurreruntz jardungo zuelako konpromisoarekin. Hurrengo bilera apirilaren 10ean egingo da.



2013/04/10.


Aste honetan Batzorde Iraunkorraren gehiengoak akordio batera iritsi zen enpresako Zuzendaritzarekin I.T. ondorengo Opor eta FSRen gozamenari buruz eta I.T. kasuetan orduen konputuaren kalkulua egiteko erabili behar den formulari buruzkoa. . Azpimarratzekoa da akordio honetan FSR epetan opor sariaren ordaintzea eta sari honen kalkuluan gauekotasun eta agente bakar sarien barneratzea.
Bestalde, Erretiro Partzialari eta Errelebu kontratuari buruz akordio batera iritsi gara, non 2019ko urtarrilaren 1a baino lehenago 61 urte betetzen dituzten langileek, orain baino baldintza hobeagotan heldu daitezke Errelebu Kontratuaren modalitatera.

 

2013/04/24

Asteazken honetan hitzarmenaren negoziaketa mahaian turno erregularren eta zerbitzu berezien ordutegi mugetaz hitz egin genuen. Esan beharra dago Ordutegi mugak 2008-2010 hitzarmenean aldatuak izan zirela, lanorduen arteko ordainsaria jasotzeko eskubidea duten langile kopurua handitzeko. Era honetan, 5:30 eta 13:00ak baino lehenago hasten diren turnoak eta 15:00 eta 23:15a baino beranduago amaitzen duten turnoek ordainsari hau jasotzen dute. Ondorio bezala enpresak antolatzeko bere gaitasuna murriztua ikusi du, turnoak ezin bait direlako 5:00 eta 12:30 ak baino lehenago hasi ezta 15:30 eta 23:45 baino beranduago amaitu, hitzarmenak finkatzen bait du ordutegi mugak soilik 30 minututan gaindituak izan daitezkeela sarreran eta irteeran aurretik eta atzetik. Hitzarmen honetan ordutegi mugen aldaketa bat eskatzen dugu ordainsaria jasotzeko eskubidea duten langile kopurua handitzeko. Gure asmoa zerbitzu eskaintzaren murrizte bat ez denez, turnoen egituraketan ordutegi mugak erregulatzea proposatzen dugu, gaur egungo lanorduen muga berdinak mantenduz. Zerbitzu bereziei dagokionez, zerbitzu hauen eta zerbitzu erregularretan hauen dakarzten aldaketak arautuak izan daitezen lanean dihardugu.
Hurrengo astean batzordea gehiengoen proposamen bat adosten saiatuko da enpresari emateko. Negoziaketa Mahaiaren hurrengo bilera Maiatzaren 8an izango da.

 

2013/05/08

Aste honetan Hitzarmen Kolektiboaren Negoziaketa Mahaia bildu egin zen. Bileran adostasun batera iritsi egin zen Zerbitzu Bereziei dagokionez, bai goizeko edo gaueko txandan daudenak, baita ere hauek duten eragina eta aldaketei buruz ohiko zerbitzuetan. Oraindik akordioa idatziz jasotzea gelditzen da. Hurrengo bilera maiatzaren 22an izango da, bileran jorratuko diren gaiak hauexek izango dira, Mugako Ordutegiak, Euskara Plana, Berdintasun Plana.
Aste hauetan zehar gure proposamenetan lan egingo dugu.

 

2013/05/22

Asteazken hontan bildu zen Hitzarmena negoziatzeko mahaia. Gaiak honako hauek ziren:
Ordutegien Mugak, Berdintasun Plana eta Euskara Plana. Ordutegi mugen aldaketen inguruan (ordainsari hau jasotzeko eskubidea duten turnoak areagotzeko), hauek zehaztuko dira, behar izanez, honi esleituko zaion dirukopurua jakiten denean.  Berdintasun Planari buruz, Zuzendaritzak esan du gure partaidetza duen Berdintasun Komisio bat sortzen duten bitartean, dagoena aplikatzen jarraituko dutela.
Euskara Planari buruz esan, Alderdi Sozialak zenbait proposamen plazaratu dituela eztabaidatuak izateko. ELAtik eskatzen diegu Atal Sindikal guztiei ahalegintzea euskararen inguruan akordio batera heltzeko. Datorren bilera ekainak 5ean izango da.

2013/06/05

Asteazken honetan egon zen Hitzarmenaren Negoziaketa Mahaira Enpresak bi idazki eraman zituen Hitzarmenean sartzeko; Zerbitzu Bereziei buruzkoa eta Ordutegi mugaketari buruzkoa, kontutan edukita aurreko bileratan hitz egindakoa.

Idazkien baieztatzeak hauek hobetuko lituzketen diru sarrerak ezagutzera baldintzatzen ditu. Euskera Planari buruz eta Geltoki Planari buruz hitz egin genuen ere. Euskerari buruz aipatu behar dugu Alde Soziala bat datorrela Euskera Plan baten ezarpena behar dugula aipatzean eta, Hitzarmenaren testua ezartzeko adostazun eza dagoela, eta berau onartu harte, deialdietangutxiengo eskakizun batzuen finkapeta beharrezkoa dela. Geltoki Planari buruz ELAtik Linearen Kudeaketa Modeloan aipatzen ziren lanpostuen bermatzea eskatzen dugu, honekin batera Komertzial Agentearen kategoria berreskuratu behar dugula, besteen artean Gipuzkoakoak. Geltoki Laguntzaileen kategoria bultzatu behar dela uste dugu Komertzial funtzioak areagotuz, 5arren mailara igoz. Ekarpenak bialtzeko data bat ipini da. Edukiko dugun hurrengo bilera ekainak 19an izango da.

2013/06/12

Zuzendaritzari eta beste sindikatuei Geltoki Plan berriaren gure aldarrikapenak bidali dizkiegu. Gure ideiak dira: Aurreko Linea Kudeaketa Modeloaren langile kopurua mantentzea soberakin deklaratu ziren Agente Komertzial lan postuak berreskuratuz, besteren artean. Absentismo Gehigarriek (Operazio Agenteak nagusiki) duten zerbitzuaren definizio eza hobetzea hitzarmenaren plataforman esan genuen bezala. Geltoki Laguntzailearen lanpostua arreta komertzialera begiratuz berrantolatu, lanpostu hau 5 soldatamaila igoaz. Tren Nagusiaren lanpostua bultzatu kontuhartzaile eta antifraude lanen arduradun kategoria bezala.

2013/06/19

Geltokietako Plana.

Pasa den Ostiralean, Batzorde Orokorrak, zenbait urteren ondoren, behingoz geltokiak  ustiatzeko plana jaso zuen. Proposamen hau Alde Sozialak egin ditzakeen ekarpenei irekitako zirriborro bat da. Dokumentu honetan 78 “hutsune” (horrela izendatuak izan ziren Alboko Zuzendariarengatik) geltokietako behar komertzialak estaltzeko, eta Gipuzkoako Agente Komertzialen 3 lanpostuak  berriro ere arrezagutzen dira, besteren artean. Azpimarratu behar dugu ELAren itxaropenak bertan behera erori direla Euskotrenen historiako Alboko Zuzendariak egindako azalpenik korapilatsuena entzun ondoren. Zuzendari honek argi utzi duen gauza bakarra, Geltoki Laguntzaileek linean antifraude jarduerak egitea da, ELA eta beste zenbait zentral sindikalak kontra gaudelarik. Aipatutako 78 “hutsune”tatik, esan behar dugu guk 45 lanpostuen sorrera interpretatzen genuela, gaur egun 24 Geltoki Laguntzaile eta 9 Geltoki Buru daudelako, eta beraz 78 – 33 = 45. Hala ere, empresak argitu du pertsona horietaz aparte lan komertzialak burutzen dituzte 10 Treneko Buru eta ETSko langile daudela. Definitiban, enpresak ez du zehaztu izan nahi lanpostuen handitzea. Gure aldetik Geltoki Laguntzaileentzako 5. soldata maila eta Operazioko Agenteentzako Zerbitzu koadroen ezarrera eskatu dugu. Ere berean enpresari eskatu diogu borondate onaren keinu bezala, Gipuzkoako Agente Komertzialen lanpostuen berehalako estalpena.

2013/07/10

Hitzarmen Kolektiborako azken Negoziazio Mahaiean, Euskara Plana eta Enpresak aurkeztutako Geltokietarako Ustiapen Plan berriari buruz aritu ginen. Euskara Planaren inguran esan, ELAk positiboki baloratzen duela Sindikal jarreren artean eman den hurbilketa. Geltokietako Ustiapen Planari buruz, Zuzendaritzak bere ohiko estrategiarekin darrai, hau da, nahastearekin jokatu suertatu daitekeen lantalde gehikuntzarekin eta Geltokietako Laguntzaileek trenetan Antifraudearen lanetan aritzearekin. ELAk argi utzi zion Zuzendaritzari Hitzarmeneko 3 eta 4. Mailak desagertu behar direla, eta gehienez jota, Geltokietako Laguntzaileen Merkatal arloko funtzioen modifikazioak negoziatzera sar gaitekeela. Eta inolaz ere, ez ditugu balioaniztasunik bermatuko. Datorren asteazkenean, ekainak 17a, bilera izango dugu berriz ere.

2013/07/17

Asteazken honetan Hitzarmen Kolektiboaren Mahaia bildu da. Azpimarratzekoa da ez dela aurrerapauso nabarmenik eman bileran. Merkatal Ustiapen Planaren inguruan dauden sindikal jarrerak, enpresaren planteamentuetatik oso hurrun daude. Honetaz aparte, ELAtik Zuzendaritzari eskatu diogu beste zenbait gai garrantzitsu tratatzea, besteen artean, formakuntza, izendapen askeen desagerketa, datozen egoitz-aldaketak eta ordaindutako baimenak. Hurrengo bilera irailean izango da, udako geldialdiaren ondoren. “Izkirimiri” honekin batera “Informatzen” bat argitaratzen dugu, non gure ustez Hitzarmenaren Negoziaketa zein puntutan dagoen adierazten dugu.

 

Negoziazioaren Balorapena  2013/07/19

 

2013/09/04

Zuzendaritzak geltokietako lan taldearen banaketa antolatzen hasi da. Gaur egungo Geltoki Laguntzaileen lan taldea mantentzea ideia nagusitzat dute, hauek jarraian egongo lirateke mugimendu gehiena duten geltokietan, eta komertzial funtzio gehiago atsikituko litzaizkiokete.

Soldata mailari dagokionez Zuzendaritzak ez du ezer ez esan, baina ez dirudi igoeraren alde dagoela. Gainera beste lan maila bat sortuko luke 5arren mailarekin, Lineako Agenteak deituko lirateke. Absentistak izango lirateke, eta komertzial funtzioak edukiko lituzkete eta antifraudeenak baita ere, bai geltokietan bai trenetan. Positibotzat ematen dugu Geltoki laguntzaileen lan taldearen mantentzea eta antifraudeen finkatzea. Txartzat ematen dugu Geltoki laguntzaileen soldata mailarena, (gure eskaera 3 eta 4 arren mailak desagertzea dira), eta Lerroko Agenteen absentismoa. Negoziaketa aurrera jarraitu beharko du. Bestalde, Lerroko Ikuskaritza maila eta Berme/Kalitate ikuskaritza maila desagertzearen alde agertu da zuzendaritza. Hiru mantenduko lirateke Bizkaian, eta beste hiru Gipuzkoan. Hurrengo egunetan, soberan eman ziren Gipuzkoako Komertzial Agenteen postuak estalduko ditu Zuzendaritzak. Geltokietako eta Informazio Operatzaileei buruz, gaur egun dituzten funtzioak mantenduko ditu Zuzendaritzak eta gaur egungo banaketa.

2013/09/18

Asteazkeneko bileran, Zuzendaritzak Geltoki Laguntzaileen soldata 4. mailara igotzea onetsi zuen. Igoera hau merkatal funtzioen garapen berri batean eta lanpostuaren izendapen berriarekin (Geltoki Agentea) justifikatuta egongo litzateke.

Gainera, bai Lineako Agenteentzat bai Geltoki Agenteentzat zerbitzu koadroak ezartzeko jarrera adierazi du, horrela bi kategorietan Titularrak eta Opor Gehigarrizkoak egongo direlarik. Lineako Agenteen kategorian Absentismo Gehigarrizkoak egotea nahi dute Geltoki Agenteen absentismo egoerak kubritzeko helburuarekin. Bestetik, enpresak Hitzarmenaren iraupena 4 urtetakoa izatea nahi du. ELAk enpresari adierazi dio 4 soldata mailak ez dituela gure itxaropenak asetzen ezta urte baterako sinatzen bada ere, eta gainera lantzeko gai asko geratzen direla. Dena dela, 4 urtetarako Hitzarmen bat soldata igoerataz aritu gabe onartezina iruditzen zaigu.

2013/10/09

Zuzendaritzak eztabaidatzeko falta diren hitzarmeneko gaiei buruz hitzegiteko eta mahaian eztabaidatuak izan diren zenbait auziei aurre egiteko beharrezkoak diren partida ekonomikoak ezagutzeko Mahai Negoziatzailea deitzeari itxoiten diogun bitartean, 2014an administrazio publikoan Rajoyren Gobernuak ezarriko duen soldataren izozketaren eta Jaurlaritzaren ordezkariaren esanetan Madrilgo erabakia betetzera behartuta egongo direlaren berri izan dugu. Hala ere, Lehendakariak Madrilgo soldatzen izozketa pairatzea ekidingo duten neurriak aztertuko dituela ere jakin dugu, eta azpimarratu du “Euskal Funtzio publikoaren funtzionariek (zakuan sartzen gara) erosteko ahalmenaren handitzeaz gozatzea” gustatuko litzaiokeela. Ba zure eskutan dago Lehendakari Jauna.

2013/10/16

Datorren urriak 23an Euskal Administraritza Publikoaren Mahai Nagusia bilduko da. Nahiz eta Mahai honetan ez den gure hitzarmena negoziatzen, Eusko Jaurlaritzak erabaki edo akordio faltagatik dekretu bidez inposatu ditzazkeen zenbait galdekizun, eraginik dute guregan, soldatei buruzkoak adibidez. Murrizketa bolada berri batean sartuko garela dirudi. Horregatik, Euskotreneko eta Metro Bilboko atal sindikalak Bilbon kontzentratuko gara (San Nikolaseko geltokian) 11:00etan arlo publikoko murrizketengatik protesta egiteko. Bestalde Zuzendaritzak Hitzarmenaren Mahi Negoziatzailea noiz deituko duen diru-sail erabilgarriak ezagutzeko eta zintzilik dauden gaiak negoziatzen jarraitzeko zain gaude.

Zuzendaritzak, Negoziatzaile Mahaiari deitu dio hurrengo 2014/03/04rako.