izkirimiri


                               

              

 

2011/02/26

Txaskarrillo astekaria 6 zkia.

espainolez

 

GGA (CAP) ditxosoa

Batzorde Iraunkorran nahiz Parekidean, Zuzendaritzak betidanik onartu ditu etengabeko prestakuntza betetzeko aginduaren baldintzak : lan-ordutegiaren barnean eginbeharra, edo jai egunekin topo egiten zuenean, prestasun egunak kenduaz zenbatzen ziren lanorduak, edo jai egunak borondate onez aldatuaz. Baita ere, bazkari eta joan-etorriren kostuak, kontuan hartzen  ziren. GGAren heziketa derrigorrezkoa denez, 200 euroko eskeintza, prestakuntza, borondatez lanordutik kanpo egiteagatik, adarjotze bat dela deritzagu. Berriro ere, martxoaren 1ean PRECON agurtuko gara.   

 

Unitate Berriak

 “Guretzat” dioenez, otsailaren 16an, CAFek, 900 serieko lehenbiziko unitatea hornitu du. Dirudienez, bidaiarien sarrera hobetzen du, 100km/ orduko abiadura hartu dezake, eta gidariarentzat  erosogoa da… bainan jakin nahiko genukena da, gidatzeko postuetan kamararik badagoen eta honetaz Guretzaten ez da ezer agertzen. Kameren neurri honek segurtasuna ez du bermatzen eta ELAtik gure eskuan dagoen guztia egingo degu langileak grabatuak eta zelatatuak ez izateko

 

Jauntxoen modura

Operazioko agente eta Tranbiako agente bezala, prestatzen ari ziren aldibaterako langileak paroan uztea ez zaio nahikoa iruditu enpresari, eta oraingoan, praktiketan dauden bitartean, 3 mailako soldata ordainduko zaie. Guk uste dugun legez kontrakoa den erabaki honi, behar dun bezalako erantzuna emango diogu. Zein izango da hurrengo ideia, kostuak murrizteko?                                                   Zikoitz, mixerable !!

 

Durangoko tailerra

Durangoko tailerreko langileentzat informazio gutxi, zalantza asko eta konponbiderik ez. Lebariora egingo den egoitza-aldaketak dakarzkin zalantzak, subkontratazioa egingo ote diren susmoak, aldebakarreko eta bidegabeko ordutegiaren aldaketa, aldibaterako kontratuen aldaketa ulertezinak, subkontratatuen agerpenak tailerrekoak diren lan berezkoak  eginez…Gauz guzti hauen ondorioz, estanda egiteko arriskuan jartzen du tailerra. Ekintza sindikala ezinbestekoa da.

 

Durangoko espezialista

Durangoko espezialista desagertzeak tren gidarietan egin duen kalteagatik, hurrengo Apirilak 12an, ELAk jarritako demandaren ondoren, epaiketa egingo da. ELAkoek pentsatzen degu, geltoki honetan orratzak egitea, ez dela tren gidarien betebeharretan sartzen.

                                   

GB (RRHH), Komertziala eta Jaume delakoa

Kazetaritzako zehaztasun gutxikoa iruditu zaigu komunikabide batek eduki duena Iruzurraren kontrako lana egiten zuen langile batek bidairari bati isuna jarri ondoren, bidairiaren bertsioa bakarrik argitaratu duenean. GB, Komertzial Z.eta Jaume delako hori direla medio, Iruzurraren kontrako langileei,arazoak gehitu egin zaie, inork konponbideak jarri gabe. Zuzendaritzak, Arrisku psikosozialaren ebaluaketa bazterrean utzi du berriro. Txosten honek dioenez, langileak laguntzarekin ibili behar dutela bortizkeriaren arriskua saihezteko eta agindu hori ez da betetzen. Esan beharra gainera, arazo hau asko handitu egin dala, isunaren zenbatekoa igo dutenetik.                                                                  Bat-batekotasunaren ondorioak.