izkirimiri


                               

              

 

2011/02/18

Txaskarrillo astekaria 5 zkia.

 (espainolez)

Atzera bota badira…

G.B.ko Zuzendaritzaren modu inposatzailea hain garbia denez, CGTkoek direla oraingoan  esaten dutenek zuzendaritzari egiten zaion kritika alderdikaria dela, aitzaki bezela erabiltzea, ez du ezertarako balio. Aitzaki hau izan da, azken urte ta erdian UGTkoek eta CGTkoek erabili dutena, ELAri aurre egiteko. Atzera bota badira, hobe. Bainan argi eduki behar dute, konfidantza apurtuta dagoela, hau berreskuratzea kostako zaigula, eta  delegatu batzuekin ia ezinezkoa izango dela. Zerrikeri asko izan dira, bainan lantaldearen  hobebeharrez, gure jarrera baikorrena..

 

Soldataren izozketa

Ez zaigu arritzen, zuzendaritzak konfirmatzea aurtengo soldata igoerarik ez dela egongo. Bainan zuzendaritzak, lantaldearen aurrean ezkutuka ibiltzeko duen jarrera tamalgarria da. Edozer gauz HUTSALgatik ateratzen dute GURETZAT bat. Administrazioarekin zegoen akordioaren arabera 2011ko urterako igoera IPC+0,5tekoa zen. Administrazioan akordio hau ez betetzeagatik, ELAk errekurtsoa jarrita dauka, ta honen hondorioaren arabera aplikatuko da.

 

Hau Lardaskeria

Kanpoko deialdiak atera zirenetik, zuzendaritzari jakinarazi genion, prozesu hauetako oinarriak irregulartasunez beterik zeudela eta honen ondorioz geldiarazi behar zituztela. Prozesua aurrera dijoan einean geroz eta lardastuago aurkitzen degu. Denboran eta forman ez aurkezteagatik, eskakizun askok ez dituzte oinarriak betetzen. Naiz eta hau gertatu, zuzendaritzak, batzuk onartu egin ditu. Beste aldetik, ikusi degu poltseetako behin-behineko langile batzuk,  onartuak aurkitzen direla. Erreklamazio epea bukatu ondoren, zuzendaritzak,  behin-behineko langile hauek kanpoan uzteko asmoa iragarri du. Eutsi horri…

 

G.G.A (C.A.P)

Zuzendaritzak, Gidari-Kobratzaileei 5,71euro/orduko edo GGAa lortzeko lanegun bakoitzeko zenbaketa eskaintzen ari zaie. Batzorde iraunkorraren atzetik eta hitzarmenaren ezbetetzearen salaketaren meatxupean. Larriena da, LANKIDEREN eskakizun baten ondorioz, lan ordutegitik kanpo egin beharko dituztela, Batzorde Iraunkorraren gehiengoaren iritziaren kontra. ELAren ikuspegitik, formazio hau lan ordutegien barne eman beharko litzateke. Bizkaiako lurraldean, Mungia, Galdakao, Gernika eta Bermeo dira lekuak. Bost eurokin leku hauetarako joan etorriak betetzen al dira? Gure jai egunetan? BAI ZERA!

 

Operazioetako Agenteak

Hamaika aldiz eskatu degu, Operazio Agenteei koadro orientagarriak ezartzea. Enpresak esaten du, Atxuri, Gernika, eta Durangon urteko egutegiak ezarri hondoren egingo duela. Bata bestearekin, zer ikusirik al dauka? Ez dakigu borondaterik dagoen, denbora gehiegi daramate kasu egin gabe… Precon bukatuko al degu?

 

Argi ibili

Gaindikin adierazpenak, lanpostuen kitapenak, Durangoko tailerrean ordutegien aldaketa, espedienteak, lan giroa, inposaketak, bastertzeak, eskubideen zaurtzapenak, bereizkeriak…ELAK hurrengo komitean, otsailak 24ean, enpresaren egoera aztertuko du eta beste indar sindikalekin batera, neurriak artuko ditugu enpresak eragiten ari den zapalkuntza salatu eta aurre egiteko.