izkirimiri


                               

              

 

2012/01/20

Txaskarrillo astekaria 47 zkia.

espainolez 

 

Treneko Agente Deialdia

Euskotreneko Zuzendaritzak Tren Agente izateko trebatuak dauden langileak deialdiaren probak egitetik aske uzteko ELAren proposamena baztertu du. Aukera hau Hitzamenaren 14.en artikuluan azaltzen da, eta Batzordeak eskatu eta gero aurreko Tren Agente deialdian erabilia izan zen, ulertzen bai zen onuragarria zela langileentzat, Enpresaren egiturarentzat, eta hirugarrenik ez zuelako kaltetzen. Orain Enpresak, enpresa egiturarentzat ona denari uko egiten dio (Sindikato baten onespenarekin) beste zenbait ineteres asetzeko. Ez da berria, aurreko lan poltsaren luzapena ona zen bi aldeentzat, baina kausa kausa da. Enpresaren erabakiak ez dira antolakuntza aldetik justifikatzen, garestiagoak dira eta inork ez du ardurarik onartzen. Dimisioak!

 

Test Psikoteknikoa eta elkarrizketa pertsonala

Treneko Agente izateko azterketaren hildoan, honako gogoeta plazaratzen dugu: agintea eta erantzukizuna oinarri duten postuetarako, hautaketa askeko izendapenekoak hain zuzen, zergatik ez dira proba hauek eskatzen? Mota hauetako lanpostuetarako berebiziko garrantzia dute gure aburuz.

Izendapen hauek ebazten dituzten arduradunek psikologo edo adituen lana egiteko gaituak al daude? Zientziak baieztatu ote du kidetasun mota ezberdinak (politikoa, sindikala edo laguntasun hutsa) testak baino garrantzitsuagoak direla? Ikertzekoa da.

  

Gipuzkoako Errepideen emakida

Batzorde Iraunkorreko ordezkaritza batek Gipuzkoako Aldundiko Garraioetarako Zuzendari Nagusiarekin bilera bat izan zuen hilaren 17an, autobus-lineen emakidaren egoeraren inguruan.

Elkarrizketatik ateratako ondorioa honako hau da: seguruaski urte honen zehar Euskotrenek eta La Gipuzkoanak kudeatzen dituzten autobus lineak berriz ere lehiaketara ateratzea, bi proiektu ezberdinetan banaturik. ELAk Enpresari eskatu dio bi proiektuen kudeaketa bereganatzeko lehiatzea. Espero dezagun Zuzendaritzak Zumaia eta Elgoibarreko lantaldearengatik bustitzea lehiaketa honetan, lankide hauen etorkizuna Euskotrenen esku bait dago.

Bestalde Diputazioak aurreko proiektuaren zerbitzuen %90ª biltzen duen zerbitzu gehikuntza proposamen bat egin duela jakin dugu. Badirudi enpresak erantzunik ez duela eman.

 

Batzorde Iraunkorraren Bilera

2011ko abenduaren 22ko bileran, Euskotrenek bizi duen egoera soziolaboralaren analisi bat egiteko konpromezua hartu genuen Batzorde Iraunkorra osatzen dugun erakunde sindikalek. Ordezkaritza sindikalaren gehiengoak ekintza berriak adostu zituen (batasun puntuak bideratzeko analisi sindikal ezberdinen aurkezpenak, abenduak 15eko lanuzte egunenan hasitako lanari jarraipena emateko). Beste sindikatuei aurkeztu eta datozten egunetan argitaratuko dugu analisia.