izkirimiri


                               

              

 

2011/12/16

Txaskarrillo astekaria 44 zkia.

espainolez 

 

Erdira esandako egiak, gezur galantak

Euskotreneko Zuzendari Orokorrak, enpresaren ekonomia eta giza baliabideen “arduragabeko kudeaketaren” salaketak ukatzen ditu eta inork ikusten ez duen aldibaterakotasunaren murrizketaz, egia ez den soldaten mantentzeaz, inork sinesten ez duen lantaldearen eboluzioaz eta solik berak ulertzen dituen hitzarmenaren interpretazioaz itzegiten du. Zuzendari orokorrarentzat soldataren izozketa, itzarrira egiten diren ekarpenen murrizketa, Gabonetako otarra, aldibaterako kontratuen murrizketa …, krisi garai honetan, kudeaketa arduratsua baldin bada, harritzekoa da Zuzendari Orokorrarentzat hitzarmenetik kanpoko (17 orain arte) eta 9.mailako (5 orain arte) lan postuen handitze masiboa arduragabea ez izatea. Bestalde, Zuzendari Orokorrak sindikatuek ze geltoki bete gabe dauden esan behar izateak iraingarria da.

 

Zer itxaroten ari da?

Komunikabideek diotenez, Enpresako Zuzendari Nagusiak, Komite Iraunkorraren aldetik proposamen zehatz bat behar du adostasun batera iritsi ahal izateko. Edo Komitearen oharrak ez ditu irakurri , edo ez ditu ulertu, edo ez diote esan, edo gaizki esan diote, edo eta besterik gabe ez dago. ELAtik gure Zuzendariari gomendatzen diogu Komite Iraunkorra dei dezala 63arren bilera batera badirudielako aurreko ustezko 62 bilerak ez dutelako ezertarako balio izan.

 

Beste bat?

Duela aste batzuk zenbait komunikabideetan Enpresa Publiko batentzako Tren Garraioaren Segurtasunerako Arduradun  lanposturako hautaketa prozesu baten deialdi bat agertu zen. Euskotrenentzarako lanpostu berri baten aurrean egon gaitezkeen ustean, gaur egun lanpostu hori existitzen den arren eta pertsona batengatik estalita egon arren, ELAtik Zuzendaritzari gai honi burzuko argibideak eskatu dizkiogu gutun baten bidez. Gai hau egiaztatzekotan, esan dezakegun gauza bakarra Abenduaren 15eko geldialdia egitera bultzatu gaituen arazoietaz ez dala konturatu.

 

Urteko koadroak

Joan den astelehenean Giza Baliabideen Zuzendaritzarekin bilera bat eduki genuen Urteko koadroen egokitzeari buruz hitzegiteko (P.A.S.), bai Bizkaiako Tren egoitzarena, bai Gasteiz eta Atxuriko Tranbiaren egoitzearena. Bizkaiako Tren PASari buruz egokitzear daude oraindik zenbait gauza, halaber, Gernikako eta Durangoko egoitzak. Durangoko egoitzaren kasuan, Enpresak, 33tik 32ra murrizketa eskaintza egin du eta bide batez Tren Agente bat Merkantzietara aldatzea. Tranbiari dagokionez, ELAk Enpresari Gasteizko lan txanden ordutegiak berrikustea eskatu dio Bilboko Tranbiaren lan txandak kontutan hartuz. Enpresari dagokienez, bi egoitzen produktibitatea berdintzeari buruzko interes bat ageri du. ELAk La Casillako luzapenaz baliatuz, duela ia 10 urte adosturiko lan baldintzak zapuzteko nahia leporatu dio enpresari. Eskaintza handitu nahi dute lan talde berdinarekin. Hain zuzen ere hitzarmenetik kanpo dagoen lan taldearekin gertatzen den kontrakoa, buruzagi gehiago eta emankortasun gutxiago. Gipuzkoako kasuan Enpresak ez duela bilera datarik ipini adierazi eta Amarako PASa ez dugula ezagutzen esan behar dugu. Abenduaren 16ean gaude.  Zezenak adarretik arrapatu ditu berriro ere.