izkirimiri


                               

              

 

2011/11/04

Txaskarrillo astekaria 38 zkia.

espainolez 

 

Izendatze libreaz egindako Izendapen berria... Berriz PSOEren babesean?

Urriaren 8an, enpresak izendatze libreaz egindako administrazio buruko 9 mailako izendapen baten berri eman zigun. Aurreko  Izkirimirian izendapen honen usain ustelaz hitz egiten genizuen. Asteko, 9 mailako langileen at dagoen pertsona baten izendapen libre bat hitzarmenean ez delako sartzen  eta epai mahai aztertzaileak dakienez pertsona honek hautaketa prozesurik ez duela pasa. Izendapen honetaz norbaitek informazio gehiago eskuratu nahi badu interneten sartzea besterik ez du. Eskandalagarria!

 

51 Euro

Hau da Gidari kobratzaileei kostatu zaiena enpresak behartuta Takografo digital berria ateratzeko. Naiz eta txartel honek  Garraio urbanoetan eta hiriartekoetan enpresa honetan derrigorrezkoa ez izan, ematen du, norbaiti buruan sartu zaiola langileei ekar ditzaiezken arazoak kontuan hartu gabe. Kasu honen okerrena da, langileak orain dela hilabete batzuk dirua aurreratu zutela eta gaur egun enpresak ez diela oraindik bueltatu.

 

Zuzendari Komertziala. Ba ote dago ?

2010eko maiatzan egin genuen berarekin bilera bat. Bertan, berehala martxan jarriko zen asmo handiko “Geltokietan Komertzial Arretarako Plana” aurkeztu zigun, eta hori gutxi ez balitz, “bezeroen bizimodua errezteko laneko filosofia” gisa. Harrezkeroztik, Euskotrenen bezeroen arretak jasatzen ari den etengabeko degradazioa geldiaraziko duen neurri tristerik ez dugu ikusi inondik ere, baina hori bai, langileak estutu eta kontrolatzeko, iaioa gizona.  Eta bera, noren kontrolpean ?

 

Batzorde Iraunkorra eta Zuzendaritzaren arteko Bilera

Gauzak ea badira aldatzen, hurrengo Azaroaren 15ean, ukitu ez ziren gaiekin jarraituko dugu Zuzendaritzarekin egingo dugun bileran. Gai hauen artean aipatu : Egiturazko lanpostu hutsen zehazpena eta betetzeko epeak, Lebario eta Araso tailerreen egoera, Gipuzkoako autobusen emakidaren buruzko berriak eta Azpeitiko Museoaren lantaldearen subrogazioa.

 

Sendia

Giza Baliabideko Aholkularitzako Arduradunak, denboraldiko lanpostu hutsak betetzerakoan, Hitzarmen Kolektiboa hurratzen du. Eta zelan ? Laguntzaileen poltsa erabiltzen du beste lanpostuak hornitzeko. Neurri horrekin, adoz izan gintezke. Komeriak hasten dira, jakin dugunean, poltsa honetako nor eta zer lanpostura bidaliko duten kontrola eta erabakia, bere eskuetan dagoela soilik. Eta gero ez da harritzekoa ikustea gertatzen ari dena. Nor zaren edo berarekin zer lotura duzuen arabera, Gasteizeko OITen, edo lanik gabe aurki zaitezke.