izkirimiri


                               

              

 

2011/07/01

Txaskarrillo astekaria 24 zkia.

espainolez 

 

Norbaitek ardura hartu beharko luke

Bilbo eta Gasteizeko semaforo sistemen funtzionamendu eta hutsuneak, hauek eragiten dituzten arazoei aurre egiteko protokoloak ez edukitzeak eta Agente bakoitzak anbiguoa den Zirkulazio araudiari ematen dion ulerpena, Tranbia agenteak honen aurrean,  behin eta berriz babesik gabe uzten dituzte. Ezin da alde batetara utzi, Agente batek semaforo itxi bat aitzinatzen duenean arrisku bat suposatzen duela (handiago edo txikiagoa semaforoaren arabera) eta ardura gehitu bat Agentearentzako. ELAtik Segurtasuneko arduradunei instrukzio garbi eta zehatzak eskatu dizkiegu Agente bakoitzari emateko semaforo itxi bat aurkitzen duenean, batik bat bide gurutze arriskutsuenetan. Enpresak erantzunik emango ez balu, Agenteekin protokolo bat hitz hartu beharko genuke, arazo ezberdinei erantzuna emateko.

Itzarri

Euskadiko Auzitegi gorenak gaitzetsi egin du ELAk  Itzarrin %50  jartzearen deskontuaren kontra jarritako salaketa. Aipagarria iruditzen zaigu magistratu batek bere bozka partikularrean aipatu duena “salaketa aintzakotzat artu beharko litzake, bai hitzarmenean itundutakoarengatik bai enpresak jarri behar dituen neurri orokorrak, legea sartu ez dadin” Honek esan nahi du, enpresak beste neurri batzuk hartu behar zituela kosteak murrizteko langileen egoera ekonomikoa ikutu gabe. Ziur guztiok dakigula beste modu batera egiten ( Pentsio planak, C5ak, Dietetan gehiegikeriak, Edonolako izendapenak…) Erabaki honen aurrean, ELAko zerbitzu juridikoak erabaki dute, Auzitegi Gorenean, kasazio-elegite bat jartzea.  

 

Zigorrak

Aurreko hilak 28an, ESK, LAB eta ELAko ordezkarien kontrako epaiketa ospatu zen, Lezamako istripuaren ondorioz egindako lan geldialdiarengatik. Epaiaren zain gauden bitartean, ELAko ordezkariak pozik atera gera epaiketatik gure abokatuak egindako lanarengatik eta batik bat pozik sentiarazi gaituzte, kontzentraziora ta epaiketara, gerturatu eta beraien berotasunaz busti gaituzten pertsona guztiengatik. Pertsona guzti hauei eta bere laguntza azaldu digutenei baina etorri ezin izan dutenei, ESKERRIKASKO. Gauza bat oso garbi gelditu da: Alde sozialaren duintasuna, enpresaren nagusikeriaren aurrean (enpresaren abokatuaren keinuetaz denok konturatu ginen)

 

Droga eta Alkoholaren Kontrolak

Komunikabideak aipatzea, enpresan egiten den lehenbiziko kontrola, Droga eta Alkoholari aurre egiteko plana gaizki hastearen zantzu garbia da. Honen ardura, Garraio Sailburuak dauka, publikoki plan hau aurkezteagatik, Lezamako istripuaren ondorioz jartzen ari diren segurtasun neurria bezala. Zuzendaritza, honen aurrean muzin egitea eta langileen profesionaltasuna eta zintzosanua ez defendatzea, hauek diguten errespetu-ezaren seinale argiena da. Jasanezina eta nazkagarria benetan.

 

Helburuak

Naiz eta Guretzat-ean informatuak izan 2010eko helburuak gainditu egin zirela, aste honetan enpresak ezagutarazi digu %70,9685an gelditu direla. Orain dela bi hilabete %60a jaso bagenuen, gelditzen dena oso gutxi da. Honen ondorioz engainatuak sentitzen gera. Ekainako soldatanan sartuko dute.