KOMUNIKATUA

 

 

Batzorde Iraunkorrak oso larritzat jotzen du enpresak langileen ordezkaritzari leporatutakoa,  2011ko apirilaren 6an argitara emandako prentsa oharrari erantzunez.

 

EuskoTrengo Batzorde Iraunkorrak aipatutako prentsa oharrean agertutako argudio guztiak berresten ditu puntuz puntu.

 

Azken hilabeteotan enpresan dagoen gatazka maila salatu izan dugu sindikatu ezberdinek. Izan ere, GGBB zuzendaritzak gatazka ezberdinak elkarrizketaren bidez  konpontzeko duen gaitasun ezak etengabe PRECOra jotzera behartu gaitu.

 

Erabakien inposaketak, eskubideen etengabeko urraketek eta azalpenik gabeko zigor-txosten eta isunen ugaritzeek  lan giro negargarria sortu dute.

 

Kanpo hautaketa prozesuak, gidarien CAP formakuntza, sindikatu bati ezarritako beto ulertezina, Durangoko tailerraren gau txandaren ordutegi aldaketa, bertako 15 langileri zigor-txostena zabaldu izana, prebentzio ordezkari kopuruaren gaineko eztabaida, euskalduntze planaren ezartze eza, Hitzarmenean onartutako plazak bete nahi ez izatea, soberakinen gaia jorratzeko orduan darabilten trataera arbitrarioa, operazio agente eta tranbia agente gisa trebatze prozesuan behin behineko langileen baldintzak, enpresaren giro kaskarraren adibide baino ez dira.

 

Guretzat”-ean zuzendaritzak aipatzen dituen akordioak PRECOren eskuhartzearen ondorio izan dira, CAPen kasuan bezala, edota mobilizazio deiaren ondorio, joan den urriko lanpostu betetzeari dagokionez. Ez dira izan normaldutako harreman baten ondorio.  Gogora dezagun joan den urtearen erdialdean EuskoTrenek bere historiako behin behinekotasun tasa altuena izan zuela.

 

Erdietsi ahal izan diren akordio bakarrak PRECOren partehartzearen edota konfrontazio giro baten ondrioz  izan dira, mobilizazio deialdiak tarteko, joan den urrian gertatu zen bezala. Ez dira normaldutako harremanen baitan izandako akordioak izan.

 

Enpresaren jarrera pasiboaren beste adibide bat Gipuzkoako Araso eta Bizkaiako Lebariora izango diren toki aldaketen gainean Batzorde Iraunkorrak eskatutako bilera eskaerei eman zaien erantzun eza da, edota Azpeitiako museoaren ingurukoa. Etorkizuneko proiektuen inguruan Batzorde Iraunkorrari ematen zaion informazio eza pasibitate horren beste adibide bat da. Barakaldoko errepide bidezko garraioaren udal zerbitzuaren esleipena dugu horren adibide, prentsaren bitartez jakin dugularik honen berri.

 

Proiektuen inguruko ezagutza eza eta prentsan azaltzen diren berri ezberdinak, besteak beste metroaren 3. lerroa, etorkizuneko tranbien azpikontratazioa, unitate berrien mantenimenduaren azpikontratazioa, Donostiako metroa, Gipuzkoa Lurraldebus.....honen adibide dira, eta EuskoTrenen etorkizunaren inguruko zalantza zabaltzen dute langileen artean.

 

Gipuzkoako agente komertzialen inguruan, 2010eko abenduaren 23an EuskoTrengo GGBB zuzendaritzak hiru langileak soberakin izendatzeko asmoa agertu zion Batzorde Iraunkorrari.

 

 

 

 

Berriki luzatua izan den hitzarmenaren baitan bilduak diren plazak direla azaldu nahi dugu, eta aipatu lan postuak geltoki langileen berkokatze baitan negoziatu ziren. Erabaki hau eta geltokietan den langile falta nabarmenak zur eta lur utzi ditu Batzorde Iraunkorkideak, 2009ko bukaeran EuskoTrengo arduradunen adierazpenek harrera komertziala indartu behar zela ziotela kontutan hartuta. Garbi dakusagu aipatutako adierazpenak asmo hutsalak baino ez zirela.

 

GGBB zuzendaritzak abenduan emandako azalpenaren arabera, langile baten behen behineko IT egoera eta beste biren lan ordu murrizketarek lanpostuak mami gabe utzi zituzten, eta ez zuen zentzurik haiek mantentzeak.

 

Data horretatik, soberakin deklarazioa oinarritzen den txostena eskatu du hainbatetan Batzorde Iraunkorrak.  Enpresak ez digu helarazi nahi izan.

 

Batzorde Iraunkorraren aurka egindako akusazioen larritasunaren aurrean, EuskoTrengo zuzendaritzari eskatzen diogu gizartearen aurrean lanpostu horien desagerpenaren benetazko arrazoiak azaldu ditzan. Behin behineko IT egoera eta adin gutxikoen zaintzarako lan ordu murrizketak nolatan ez dituen ordezkoak erabilita bete azaltzea exijitzen diogu, gainerako lan postuetan egiten den bezalaxe. Halaber, enpresari eskatzen diogu gizarteari azaltzeko zergatik ez duen lan eta familia bizitzak uztartzeko neurri bat ere hartu.

 

Egoera hau sortu dutenak kargutik kentzeko exijitzen dugu, Batzorde Iraunkorrari gezur esateagatik, hala balitz, edota bestela euskal gizarteari gezur esateagatik, EuskoTrenen irudia zikinduta.

 

Bestalde Batzorde Iraunkorrak nabarmendu nahi du zuzendaritzak iragarritako helburuen betetzea eman baldin bada, konfrontazio giro honen baitan, langileek bezeroen mesederako erakutsi duten profesionaltasun eta ardura zentzuagatik izan dela.

 

Ziur gaude zuzendaritzaren jarrera aldaketak, harremanak normalizatze  aldera, eta errepide, tren eta tranbia bidezko garraio publikoaren aldeko apostu sendoak, helburu handiagoak lortzea ahalbidetuko luketela, eta hartara, Batzorde Iraunkorrak elkarrizketaren aldeko apostua berresten du. EuskoTrengo langileak ahaleginaren aldekoak gara, horrek damaigu salaketak egiteko zilegitasuna.

 

Euskotrengo lan baldintzen kaskartzea salatu eta baztertzailea zein justifikaezina den soberakin deklarazio hauen aurka, Batzorde Iraunkorrak geldialdia deitu du datorren apirilaren 20rako, 8:00 etatik 9:00 etara, eta 17:00 etatik 18:00 etara. Halaber, GGBBen kudeaketan aldaketarik izan ezean, Batzordeak mobilizazioen jarraitzea aztertuko du.