2011/04/06

Euskotreneko Batzorde Iraunkorraren

KOMUNIKATUA

 

 

 

EuskoTrengo Batzorde Iraunkorrak honako prentsa oharra kaleratu du:

 

          EuskoTrengo Batzorde Iraunkorrak enpresan pairatzen ari garen lan-giro jasanezina salatu nahi du jendaurrean.

 

Ordezakaritza sozialarekin GGBB Zuzendaritza izaten ari den mespretxuzko jarrera eta lan esparruko aldebakarreko etengabeko neurri hartzeak salatzen ditugu. Enpresak ez ditu hainbat erdietsitako akordio betetzen,  eta zenbait kasutan indarrean den araudian ezarritako negoziazio esparruak ere ez ditu errespetatzen.

 

Zabalik diren gatazken artean, bere larritasuna dela eta, justifikatu gabeko eta hautazko  hiru langileren soberako deklarazioa dago (Gipuzakoako Linea agente komertzialak). Lan Hitzarmenean jasoak diren lanpostuak dira, orain gutxi luzatu den berbera.

 

Gainera, kezkagarri deritzogu erabiltzailearen harrerarako hainbat lanposturen desagertzeari. Neurri honek, eta baita geltokietako langilegoa murrizteak ere, herritargoari eskeintzen zaion zerbitzuaren kaskartzea dakarte.

 

Afera honetan onartezinena GGBB sailak argudiatu duena da: Adin gutxikoen zaintzarako lan-egun murrizketa eta langile baten behin behineko ezgaitasuna aipatzen dituzte.

 

Aipatutako langileek bizitza eta lana uztartzeko duten eskubidearen erabilera baino ez dute egiten, eta enpresak hori argudiatzea, aipatutako eskubide horiek erabiltzeagatik zigortzea da; Batzorde honentzat hau guztiz onartezina da.

 

Kasuaren larritasuna dela eta , EuskoTrengo Batzorde Iraunkorrak Emakunde jarri du jakinaren gainean, esku hartu dezan.

 

Batzorde Iraunkorraren nahia zabalik diren gatazkak elkarrizketaren bitartez ixtea da. Halabaina, blokeo egoerak eta EuskoTrengo Zuzendaritzaren egoera aztertzeko borondate ezak Batzorde Iraunkorra erantzun sindikala ematera bultzatzen du, eta hartara, datorren apirilaren 20ean Batzorde Iraunkorrak lan geldialdi partziala deitu du, EuskoTrenen ematen ari den eskubideen galera eta justifikazio gabeko soberako deklarazio diskriminatzaile  hauek salatzeko