informatzen


                               

              

 
2009/12/30

 

BATZORDE IRAUNKORRA

SEGURTASUN +    ERREPRESIO -

 

 

Azken egunotan, zuzendaritzak, lankide baten heriotzaren ondorioz langileok egindako dolu egunaren karira zabaldutako zigor txostenetatik eratorritako zigorrak ezarri dizkie Batzorde iraunkorraren kideei.

 Zigorrak honako hauek dira:

 

3 urteko kategoria galera 5 ordezkarirentzat.

3 Hilabeteko soldata eta lan galera 2 ordezkarirentzat.

2 Hilabeteko soldata eta lan galera ordezkari batentzat.

Hilabete bateko soldata eta lan galera 2 ordezkarirentzat.

20 eguneko lan eta soldata galera ordezkari batentzat.

 Zigor horiez gain, nabarmentzekoa da Batzorde Iraunkorreko 2 kideri abisurik helarazi ez izana.

Bestalde, 2009ko urriaren 9ko gertakarien kontura enpresak Batzorde Iraunkorraren aurka ezarritako salaketaren epaiketa 2010eko otsailaren 23an burutuko dela dakigu jada.

 Gertakari hauen aurrean, Batzordeak, gehiengoaren erabakiz, azaroaren 16, 17 eta 18an burututako batzarretan adostutako mobilizazioekin jarraitzea erabaki du.

 Horregatik, urtarrilaren 19an, 11:00etatik 13:00tara  lan uztea deituta dago, eta Amara, Gasteiz eta Durangoko egoitzetan konzentrazioak egingo dira. Atxuritik epaitegira manifestazioa egingo da, Segurtasun gehiago, errepresio gutxiago lelopean.

 

Batzorde Iraunkorretik, mobilizazioetan parte har dezazun gonbitea luzatzen dizuegu.

 

Koherentzia ekintza ezin delako kriminalizatu!

DATORREN OTSAILAREN 23an, MOBILIZA ZAITEZ !!