izkirimiri


                               

              

 

2011/03/18

Txaskarrillo astekaria 9 zkia.

espainolez 

 

Akordioz beteriko astea

Dirudienez GGBBko Zuzendaritzaren gestioari egindako kritikek, PRECON egindako salaketek eta   dauden arazoei aurre  egiteko iragarritako mobilizazioak, Zuzendaritza mugi arazi du, alde sozialaren eskakizun batzuei kasu egiten, adibidez, CAParen formakuntzari dagokiona, eta Durangoko gaueko ordutegikoa. Naiz eta gauza asko egiteko gelditu, atsegin handiz espero degu hau normaltasun batetan bihurtzea.

 

Geltokietako Plan berria

ELAtik, GGBBko Zuzendaritzari, bilera bat eskatu diogu merkataritza arloaren arduradunekin, azken urteetan geltokietako antolakuntzan izan diren aldaketen arazoei konponbideak proposatzeko. Negoziazio baten hasiera bat eskatzen degu, geltokietan arreta komertzial hobeago bat emateko eta geltoki laguntzaileek dauzkaten  arazoei konponbide bat aurkitzen duen akordio batetara iristeko. Kondizio bakarra jartzen degu, lineen kudeaketen ereduan agertzen den langilegoaren minimoa errespetatzeko. GGBBko Zuzendaritzak, gure eskaera plazaratuko duela esan du.

 

Lebario eta Araso

Beste sindikatuekin batera, Arlo Teknikoaren Zuzendaritzarekin bilera bat eskatu degu, etorkizun batean Durangoko eta Amarako mantenimenduko langileen egoitzaren aldaketarekin zuzendaritzak dituen  asmoak jakiteko. Bilera honekin Langile hauek  lasaitzea espero degu. Kezken artean hauek aurkitzen ditugu: Lan egutegia, langilegoa mantentzea, subkontratazioa...

 

Kudeaketa erentagarria…baina besteentzat

Enpresak, “lehiaketa publiko” bat egin ondoren Autoeskola batzuen artean osatutako UTE bati eman diote CAParen prestakuntza. Hau izan da aitzakia gure lankideek ez emateko eta egokitutako ordutegiak ez egiteko. Ziur gaude, akordioatuta baino askoz ere merkeago aterako litzateke enpresaren instalazioetan kurtsoak ematea eta langieak aste bat liberatzea. Gainera adjudikazioa 5 urteetako da.

                                                                                                                        

Azeria oilategian

Lan Ikuskariak, zirkulazio eta osasunaren segurtasunaren eskuduntzarenaren komisioaren informe bat eman baino lehenago, ia zentral sindikal guztiek erabaki degu komisio honetara ez joatea. LANKIDEK joateko erabakia hartu du eta deialdia egiteko eskatu du. Garbi dago zuzendaritzak soroslen bat baduela, eta hau LANKIDE dela.

 

Iruzur-kontrakoak eta Operazio Agenteak iruzur-kontrako lanetan

Enpresarekin txaplatak izan ondoren, azkenean onartu dute, kolektibo honek, laneguna, ohiko bizilekuaren gertuen hasteko aukera edukitzea. Operazio agenteen kasuan, onartu beharko dute txandaren gorabeheraren arabera izango dela. Jardunbidea, lan ikuskariari eskatzea izango da. Informazio gehiago edukitzeko Atal Sindikalarekin kontaktuan jarri zaitezkete.