izkirimiri


                               

              

 

2011/03/11

Txaskarrillo astekaria 8 zkia.

espainolez 

 

Batzorde iraunkorraren bilera.

Aurreko hilaren 7an, batzorde iraunkorrak egindako bileran, garbi gelditu zen indar sindikal guztiak ados gaudela hitzaren poderioz enpresarekin daukagun gatazka hau bideratu nahi degula. Garbi ez dagoena, batzordeak, hartu behar duen erabakia enpresaren arduradunak esertzeko. Bitartean GGBBko zuzendaritza kezkatuago dago ESKoen ordezkaritza batzordean ez onartzeaz arazoak konpontzea bainon. Batzuk honi Itsukeria deituko zioten. Hau enpresan dagoen arazorik handiena izango balitz bezala.   Bat etortzea eta hizketa zuzendaritzaren planetan egongo al da? Ba ez du ematen.

Lotsa

Hau da GGBBko arduradunek galdu dutena. Gainera Amara eta Gasteizeko langile batzuei soberatzat jo , langilegoarekin zituen akordioak bete gabe  eta  hau gutxi izango balitz, orain ilea hartzen digute 9 maila dituzten beste hiru lanpostu sortuz, gehi bi gestore administratibo ta lan ikuskari bat. Hau dena dirurik ez dagonean...!

 

E:T:Sko deialdia

E:T:Sek barne aukeraketa prozesu bati hasiera eman dio Aginte postuko operadore bezala lan egiteko. 2005eko Uztailaren 25ean langile finkoek eta garai horretan zegoen lan poltsakoek aukera daukate deialdi honetara eta E.T.Sen ateratzen diren beste deialdi guztietan aurkezteko. E.T. Sko arduradunak honi muzin egin diote, deialdi honetan aurkezteko aukerarik eman gabe. Aurreko kondizioak betetzen badituzu, gurekin kontaktuan jarri zaitezke eta guztiz informatuko zaitugu.

 

Geltoki laguntzaileak

ELAko sekzio sindikalean txosten bat egiten ari gera Geltoki laguntzaileen  iritziekin eta ideiekin, beren lan egoera eta kondizio ekonomikoa hobetzeko eta bide batez geltokietako arreta komertziala hobetzeko. Komertzialen postuen sobera ematearen erabakiarekin ez gaude ados, Geltokien behar komertzialei erantzuna eman gabe eta arazo onen negoziazio orokor bat egin gabe. Guzti onek geltoki laguntzaileei zuzen eragiten die eta konsideratzen degu soldata igoera bat merezi dutela zeregin komertzialak egiteagatik. Pentsatzen degu Lanpostu honek garapen aukera haundiagoa dituela, soilik Antifraudeko lanak egitea bainon (ematen dunez beste sidikaturen bat proposatzen duen bezala). Txosten hau Zuzendaritzari eta beste sindikatuei emango diegu.

 

Esandakotik eginera

Eusko Jaularitzak bultzatzen dago, lanorduen flexibilitatearen onurak bultzatzen dituen kanpaina bat, lan bizitza eta senideen arteko kontzilioa hobetzeko. ELAtik, kanpainia honen mezuarekin bat gatoz. Barregarria dena da, Euskotrenen kanpaina honen plubizitatea aurkitzea. Harrigarria iruditzen zaigu, zuzendaritza honek, mantentze langileen lan egutegiko negoziazioan ordutegi flexibleak jartzeko eskatzerakoan, ate guztiak itxi zituztenean, lanegun intensiboak gehitzeko, sarrera eta irteerako ordutegiak garraio publikoari egokitzeko, guzti honen buruz gizarte eskakizunei muzin egiterakoan, eta hau dena lan bizitza eta senideen arteko kontzilioa hobetzeko. Hau adibidea! 

 

Gasteizko tranbia interneten

Correo digital de Araba internetera igotako bideoari esker, tranbiaren unitate bat eta kotxe bat nola talka egiten duten ikusten da. Larriena da imaginak, unitate barruko kamerarekin egindakoak direla. Ez dakigu nola iritsi diren imagin hauek egunkari honetara, bainan zuzendaritza honekin zer ikusirik badu, pentsatu bainon aurduragabeagoak dira.