izkirimiri


                               

              

 

2011/03/03

Txaskarrillo astekaria 7 zkia.

espainolez 

 

Berririk gabe

Auzitegi Gorenak berretsi du EEGren epaitza, Urriaren 9an, Lezamako istripua salatzeko lanuzte jardunaldia legez kanpo egin genuela adieraziz. Zoritxarreko arratsalde horretan egin zeneko bileran benetan gertatu zena, egon ginenen oroimenean gelditzen da. Horren ondoren gertatutakoa bazter batetan utziko degu, hori bai, ez duguna ahazten, ELAko 5 delegatu, LABeko bat eta ESKko beste batek beraien bizkarren gainean zigor gogorrak jasatzen ari direla, beraien lan sindikala aldatu ez delarik. Urte bete eta bost hilabete pasa direnean, topera guztietan Euroloop sistema aldatu ondoren, inorri ardurarik ez diote eskatu.  Bestaldetik, Prebentziozko delegatuek, istripuaren txosten teknikoaren ezagupenik ez daukate, naiz eta Lan Ikuskatzaileak horrela agindu.

Gure lankidearen oroimenean.

 

Hitzarmena bete, baina  hori bai, zehatz-mehatz

Zuzendaritzak hitzarmen kolektiboarekin eginten duenaren ordez (etengabe urratu), ELAtik proposatzen degu, artikulo guztien betetze zorrotza. Adibidez 21 artikuloan, Prestasuna. Gogoan eduki, urtean enpresak 5 egun eskatu ditzaizkizuela eta hilean gehienez 2. Atseden motzetan bi egunetatik bat eskatzea du eta atseden luzeetan lehenbizikoa edo azkenengoa. Larunbat eta igandetan, eskatu ditzaikizue, boluntariorik ez badituzte aurkitzen eta , aurreko edo hurrengo asteburuan atsedena baduzu. Gainera asteko 36 orduko atsedena errespetatu behar dizute, deialdiari behin ezetza eman diezaiokezu eta urteko asteburuen libratzearen herena errespetatu behar dituzte.

 

Suari, gasolina

Goiz batean, Durangoko tailerrean, langileak lanera sartu zirenean, subkontratatuko langile batzuk tailerreko lanak egiten aurkitu zituzten. Bertako langileak ehundalako haserrea arrapatu zuten, batik bat,  aurreko egunetan nagusiek adierazi zutenlako noizbehinkako bi langile kaleratzeko asmoekin zenbiltzala. Horrelako giroarekin,  beraien artean bilera bat egin zuten eta bere nagusiei azalpenak eskatu zizkieten. Hitzegin ondoren, bere beharrekin jarraitu zuten. Asteburua pasata ustekabe latz batekin aurkitu dira Durangoko tailerreko langileak 15 espedienteekin. Arrazoia, beren lanpostua lagatzea. Modu honetan konpontzen ditu arazoak GGBBko zuzendaritzak, Suari gasolina botatzen !

 

Ikuskatzailetzan beste bat

Bilboko tranbiaren diskoetako erregulazioan huts larriak aurkitu dira. Zirkulazio batzordea erregulatzen duen araua, zuzendaritzaren jarreragatik blokeaturik jarraitzen duenez, eta honen ezetza, gaia ukitzeko Segurtasun eta Lan Osasunaren batzordean, arazoa, Lan Ikuskatzailetzara eramatea bultzatu gaitu. Lankide asko izan dira salapen honekin bat egin dutenak. Berriak ematen jarraituko dugu.

 

Gardentasuna eta objebititatea

Hau da epaimahi aztertzaileak behar duena. Ez degu salantzan jarriko funikularreko azken deialdia garbia izan ez denik, bainan susmagarria da Epaimahi Aztertzailean Batzordearen ordez egon den UGTko delegatua, bera izatea azterketa prestatu duena.

Mezedez !

                                   

GGA (CAP) bueltaka

GGBBeen arduradunen, alderdi arteko, GGAren Gidari-Kobratzaileen formakuntzarako behar bezalako akordio batetara iristeko ezintasuna nabaria delarik, PRECOko bitartekariaren eskuhartzea eskatzea eraman gaitu. Espero degu kanpoko laguntzarekin baldintza egoera minimo batzuk bermatzea.