izkirimiri


                               

              

 

2012/02/03

Txaskarrillo astekaria 49 zkia.

espainolez 

 

Epaimahai Aztertzailea

Konbenioak, 17arren artikuluan Epaimahai Azteztzailearen helburua “lekualdaketen , barne promozioen, eta kanpo hautaketen prozesuen objetibitate eta gardentasuna bematzea da, gaitasuna eta inpartzialtasuna  irizpide bezala harturik. ELArentzat, azkenengo deialdiak ez dute hau betetzen. Lan elkarrizketak ez dira objetiboak, eta are gutxiago froga teoriko-praktikoen aurretik badoaz, itxiriko sobre batean ez gordetzea froga bakoitzeko agiri bat azterketa egin aurretik Konbenioak dion bezala, ez dira gardentasunaren eredu, eta Sozial aldearen eskaerak ez entzutea asko dio Zuzendaritzaren kontsensu batera iristeko gogoari buruz. Guzti honek barne deialdietan dauden beltzguneak adierazten ditu. ELAtik Epaimahai Aztertzailearen oinarriak betetzen ariz ez direla uste degu (tikoak behintzat). Hauexek dira gure presentziarekin azkenengo deialdien azterketara ez azaltzera eraman gaituztenak. Zirkorik ez.

 

Baieztatua

Joan den ostiralean Komiteak Enpresarekin eduki zuen bileran, Zuzendaritzak Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak proposaturiko murrizketen aplikazioa baieztatu zuen. Urtarrila 1etik aurrera soldata izoztea, gaisotasunaren baja konplementua aldaketa, ehuneko 50a koobratuko litzateke lehenengo hiru egunetan (lehenengo bajan, ehuenko 40ª bigarrenengoan eta ehuneko 0a hirugarrenaren aurretik), ehuneko 75a laugarren eta hogeigarren egunen artean eta ehuneko 85ª hoeitabatgarren eta berrogeitalaugarren egunen artean. 2012arren urtean ez dira jubilazioak egingo errelebu kontrato bidez. Itzarriri buruz aportazioak desagertzen dira. ELAK neurri hauen aurka otsailak 9ko geldialdira deitzen du. Sindikatoaren zerbitzu juridikoak murrizketa hauen kontrako neurri juridikoak aztertzen hasi dira.

 

Orain bai. Lotsagabekeri hutsa!

Zuzendaritzak zuzeneko izendapenei amaiera emateko Batzordeak egindako proposamena baloratuko omen du. Konbenioko artikulu honen neurrigabeko aplikazio abusiboaren ondoren, orain, Zuzendaritzak kentzeko prest egotea lotsagabekeri hutsa da. Halaere, hobe berandu iñoiz baino. Azpimarratzekoa da UGTk ere artikulu honen aurka egotea, bileran bere ordezkaria izanik artikulu hontako loteriaren onuradunetako batek. Atzeraeraginkortasuna ezta aipatu ere!

 

Atxuriko Tanbiaren luzapena

“Jo ta fuego”. Bilboko Tranbia La Kasillaraino luzatuko denez, badirudi enpresak lanegoitza hontako Zerbitzu Koadroen produktibitatea haunditzekotan dagoela. Enpresaren estrategia ezagutzera eman behar dugu: hau da, Atxuri eta Gasteizeko langileak contra jarri. Ez gara tranpan eroriko. Halaere itxaron beharko dugu, enpresak zerbitzua martxan jartzearen atzerapena argitaratu bait du, eta bere kalkuluen arabera Aste Santua pasata izango da.

 

Maiztasunaren Areagotzea     

Topoaren ordu puntetako maiztasuna handitzeko aurreikuspena dago, Hendaiako zerbitzuak 15 minututara pasatuz eta 7,5 minutara Oiartzunekoak; Zumaian ere 30 minututako maiztasunetik 20 minututara. Maiztasunaren areagotze honek 25 tren agenteen beharra dakar. Irailaren amaieran edo urrian indarrean jartzeko asmoa dago. Enpresak ere aipatu zuen badagoela Durangon maiztasuna areagotzeko asmoa, baina ez zuen ezer konkretatu.