izkirimiri


                               

              

 

2012/01/27

Txaskarrillo astekaria 48 zkia.

espainolez 

 

Batzorde Iraunkorra

Urtarrilaren 25ean mantendu genuen bileran, ordezkaritza sindikalaren gehiengoak hausnartu genuen joan den abenduaren 15eko mobilizaziora bultzatu gintuzten arrazoiak mantentzen zirela eta ondorioz, mobilizazio gehiago beharrezkoak direla. Horregatik hurrengo astea batzordea berriz ere bilduko da enpresaren egoera aztertzeko eta lantaldeari asanbladetan aurkeztuko zaien egutegi bat aurkezteko. Gainera batzordeak erabaki du Otsailaren 9an sektore publikoan aurrera eramango diren lanuzteetara batutzea Eusko Jaurnaritzak onartu dituen murrizketengatik kexatzeko, zeinak diren: Soldataren izozketa, errelebo-kontratuaren baztertzea, I.T. egoerarako ordainsari osagarriaren kentzea eta Itzarrira egiten den ordainketaren baztertzea.

 

Ahaztuko zitzaien

CGTren azkeneko “Foco”an, bere egunean era probisional batean eskuz emandako lanpostu bat onartu zuten bi pertsonenganako hausnarketa bat irakurri dugu. ELAtik ez dugu pentsatu nahi CGTren kritika hauek arbitrarioak direnik, enpresan egoera berdinean dauden pertsona gehiago bait daude.Uurrunera joan gabe, CGT eta UGTen egoera berdinean aurkitzen diren pertsonak badaude. Ahaztuko zitzaien.

 

Turnoen aldaketa

Enpresak Koadroetara lotutako langileen 2012 kuadroak (Amara eta Durango) aldaketekin bidali ditu, koadroen komisioa deitu gabe. Badirudi ez dutela onespen sindikalik, ezta Giza ordezkaritzari aurretiaz berri eman behar. Beharrezkoa da gogoratzea hitzarmenak esaten duela “ Zerbitzuen koadroentzako komisioa batzorde iraunkorrarengatik eta zuzendaritzaren ordezkaritza batengatik berdintasunean osatua egongo da. Komisio honen egitekoa izango da langileen lana erregulatzen duten zerbitzu koadroen negoziaketa.

 

Lan eta soldatako bi egunetatik, gaitzezopen gutunera aurpegi politarengatik

Zuzendaritzarekin Durangon orratzak egitera ukatu zen CGTren ordezkari baten zigorraren baztertze eta adosteari dagokionez, CGTek esaten du “zigarrarengatiko epaiketa baino aste bat lehenago, enpresak bere alderdikideari eskaini ziola bi eguneko zigorra baztertzea eta gaitzespen gutun batean uztea”.  Izan ere honako hau ez da gainontzeko langileentzako ohizko eskaintza bat. ¿Aurpegi gehiago eduki daiteke?, eta bere asmoa Durangoko lanegoitzako agenteek bere oinatzak jarraitzea zen. Imagina itzazue ondorioak.

 

Tren agenteen deialdia. Batu eta segi.

Barne deialdi honetan aurrera eramaten ari diren irregulartasunak gutxi balira, aste honetan arduradunaren beste zentzugabekeria bat batu behar diegu. Hitzarmenaren arabera, “hautaketa probak egin aurretik, itxitako gutunazal baten gordeko dira egin beharrko frogen kopia bat”. Hau, azterketaren aurreko egunean epaimahai aztertzailearen aurrean egiten dena, ez da hontako honetan egin. ¿Zergatik ote?, Enpresari galdetu beharko diogu. Nolako iruzurra.