izkirimiri


                               

              

 

2012/01/13

Txaskarrillo astekaria 46 zkia.

espainolez 

 

Tren agenteen barne deialdia

Tematiak garela esango dute, baina Giza Baliabideen Plangintzarako eta Aholkularitzarako Arduradunaren zentzugabekeriak etengabeak dira. Treneko Agente izateko barne deialdiaren argitaratze eta martxan jartzearen inguruan izan da oraingoa. Berezitasun bezala, eta Konbenioan araututakoa sahiestuz, Txoko batean bazkaltzen bilduta zeudela, deialdiaren berri eman zieten beraien kide den langile talde berezi bati. Bestalde, horra hor datu objektibo bat: Treneko Agenterako azken deialdian (aurreko zuzendaritzak kudeatutakoa) gainditu beharreko probak hauek ziren hurrengo ordenean:  1. Froga Teoriko-Praktikoa, 2. Proba Psikoteknikoa (puntuagarria), 3 Euskara Proba. Aldiz, oraingo honetan: 1. Proba Psikoteknikoa eta Elkarrizketa (baztertzailea), 2. Proba Teoriko-Praktikoa, eta 3. Euskara Proba. Giza Baliabideen Plangintzarako eta Aholkularitzarako Arduradunak hautaketa prozeduren kudeaketa bereganatu zuenetik, barne deialdietan proba teorikoen aurretik egiten diren elkarrizketa baztertzaileak dira nagusi. Zergatik ote?

 

ELAren proposamena

Datorren tren agente poltsan eskatzen duten prestatuak dauden pertsonen sartzea eskatu diogu Enpresari (bai Operazioetako Agenteena eta haurreko poltsan zeuden behin behineko pertsonena), hauek eskatuz gero. Enpresarentzat neurri egokia delakoaren ustean gaude. Oraindik buruan dugu zergatik Enpresak uko egin zion Komitearen haurreko lan poltsaren luzapena zabaltzeko proposamenari, bai antolakuntzaren aldetik, bai ekonomikoki onuragarria bazen ere. Kontuan hartzekoa da beste lan poltsa batzuk mugagabeko luzapena dutela, Zuzendaritzak harturiko norabide bakarreko erabakia izanik.

 

Bidean

Aste honetan, gure etxeetan enpresaren aldizkari “sindikala” jaso dugu. Ez dugu eztabaidatuko, barne komunikazioa obetzeko edo itxuraz adatutako informazioa enpresaren aurpegia garbitzeko den (erraz ikusten da “dokumentu” hau irakurtzen duzunean). ELAn galdetzen gara, zenbatekoa den aldizkaritxo hau egiteko behar den diru kopurua eta enpresaren egoera ekonomikoa egokia den horrelako gastuak egiteko. Seguraski langileak eguberrian oparitxo nimiño bat nahiko genuke. Zorionez aldizkaritxo honek gauza positibo bat eduki du, Atxuri eta Gasteizko Tranbia agenteek jakin dute zein den Makinarien burua.

 

Murrizketa gehiago

Urtarrilaren hamarrean, Eusko Jaularitzak iragarri ditu aurten sektore publikoan martxar jarri behar dituen murrizpenak.  Dirudienez, berriz ere Elkarte eta erakunde publikoetara zabalduko da. Iragarritako murrizpenen barne, soldata izoztea, aldibaterako ezintasunen osagarrien galera, errelebu kontratua aurkitzen dira. Guzti honi batu behar zaio ere, Madrilek martxan jarri behar dituen murrizpenak, lan egunaren luzapena (35ordutik, 37ra). Francisco Lopezek eta Rajoyk ezarritako dekretoak, urte askotan irabazitako lan eskubidei egindako eraso zuzen bat da. ELAk, beste erakunde sindikalekin batera mobilizazioak antolatuko ditu eraso hauei erantzuteko.

 

Hamaika gauza ikusteko jaio gaituk!

Euskotreneko langileak bezala, E.T.Skoek gaboneko otarrerik gabe gelditu dira. Gai honen iraingarriena egunkarietan agertutako berri batean irakurri dugu. E.T.Sko Zuzendaritzak 60 otar baino gehiago banatu zituen gertuko hedabideko kazetarien artean. Ondo legoke Euskotreneko zuzendaritzak gure enpresan berdina ez dela gertatu konfirmatzea.