izkirimiri


                               

              

 

2011/12/23

Txaskarrillo astekaria 45 zkia.

espainolez 

 

Barik Txartela

Prentsan argitaratua agertu denez, astelehenean hasi ziren Euskotrenen Barik txartelaren lehendabiziko probak. Azkenaldi honetan gertatzen ari denez, prentsaren bidez jakin behar dugu gure lantokian gertatzen ari dena. Empresak batzordearekin mantendu diten 62 bileretaz, arrastorik ez. Bestalde, agerian dago ez BABek, ez Geltoki Laguntzaileek, ezta antifraudeek, hau da, erabiltzaileekin tratu zuzena duten guztiek, ez dutela honen berri izan komunikabideetan esandakoaz aparte. Eta bitartean guze Zuzendari Komertziala azaldu gabe, espediente bat jartzeko ez bada noski. Apaindurta gaude.

 

Tailerretako Lan egutegiak

Astelehen honetan, azkenik, bildu ginen enpresako zuzendaritzarekin 2012 urteko Mantenuko eta Zerbitzu zentraleko langileen lan egutegak negoziatzeko.Tailerrei dagokionez, Elak eskatu zuen udan goizeko lanaldi jarraia (baldin eta Tailerreko langileek horrela nahi izanez gero), eta sarrerako orduetan malgutasuna. Durangoko tailerrarentzako eskatu genuen beraien arratsaldeko lanordua 17:00ak arte luzatzea, trenaren irteerarekin egokitzeko. Enpresak Durangon eskaturiko aldaketa onartzearen aldeko jarrera azaldu zuen. Kontran, malgutasunari eta lanaldi jarraiari buruzko edozein proposamen baztertu ditu, antolakuntza arazoak argudiatuz. Halaere, Errenteriako tailerrean proba bat egitearen aldeko jarrera azaldu du (betiere lantaldeak horrela nahi badu), oraindik finkatua izan ez den garai batean lanaldi jarria ezarriaz.

 

Zebitzu zentralen Lan egutegiak

Enpresak bulegoetako langileen urte osoko lanaldi jarraia finkatzeko aukera gaitzezten du urte honetan berriro ere. Elak ulertzen du antolakuntza aldetik aukera dagoela finkatzeko, eta gainera janari txarteletan aurrezki bat suposatzen du, hau dela eta ez dugu ulertzen kontrako jarrera hau. Jarrerak urbiltzearren enpresari eskatu diogu esan dezan zeintzuk diren antolakuntza arazoak, gure nahiak malgutzeko behar izanez gero (adibidez zenbait lanaldi zatituak sartuaz).  Ordutegiaren malgutasunari dagokionez, Enpresa prest dago 7:30etatik (sarrerako ordua) aurrera luzatzeko. Bileratik zerbait azpimarratu behar badugu, hitzegitearen aldeko hizkera da, azkenaldi honetan Enpresaren ordezkaritzan ikusten ez zena. Azpimarratu behar da, Giza Baliabideen Plangintzarako eta aholkularitzarako Arduradunak ez zuela ahorik ireki.

 

Bilboko-metroko langileekiko elkartasuna

Lerro hauen bidez azaldu nahi dugu gure elkartasuna Bilboko-metroko langileekin, beraien enpresan bizitzen ari diren gatazka egoerarengatik, zeinak Euskotrenenekin antzekotasun nabaria azaltzen duen.  Zuzendaritzaren kudeaketarekin antzeko arazoak, langileen ospe-galtze bera, arduradunen inposaketa eta arrotasun jarrera berbera, eta langileen ordezkariek eginiko salaketak isiltzeko estrategia bera, haiek motibazio politikoengatik direla esanez. Esanguratsuak dira duela bost egun Garraio Kontseilariak luzatutako adierazpenak, Metroko Greba auzitegietara eramango zuela esanez. Ez al zaizue ezaguna egiten?, noski hitz hauek esan zituen EAEANak muturretan eman aurretik (bai berari eta bai Lehendakariari), ELAri arrazoia emanez (eta honek min egingo zien bereziki), Eusko Jaurlaritzak inposatutako %70eero gutxiengo zerbitzuak proportzioz kanpokoan zirela adieraztean. Euskotrenen ere justiziak muturrean eman zien. Ez dute ikasten.