izkirimiri


                               

              

 

2011/12/02

Txaskarrillo astekaria 42 zkia.

espainolez 

 

Txokoek daukatena

Esaten da, marmaratzen da, erraten da, Giza Baliabideen Plangintza eta Aholkularitzarako arduradunak esan omen duela, bere kide diren langile batzuekin txoko batean egindako bazkari batean, Tren Agenteen barne deialdia berehala jarriko dela martxan. Dirudienez, bertaratutako aldi baterako langileak prozeduran parte hartzera bultzatu ditu. Kontutan izan.

 

Euskotrenen Irudi berri bat

Enpresak, PRECOn esandakoaren arabera, datorren urteko lehen hiruhilekoan, Euskotrenek bere markaren irudia berrituko du. Ez dugu informazio handirik, baina jakina, irudiaren aldaketa bat egiteko, logo berri bat asmatu beharko dela eta egungoaren ordez zenbait tokietan ipini,( trenetan, autobusetan, tranbietan, funikularrean, geltokietan eta abar ). Horrez gain, asmoa enpresaren margo korporatiboa aldatzea baldin bada era, pintura kilo dezente beharko ditugu. Eta guzti horrek, diru asko balio du. Gastu horietako sasoian al gaude ? Geltoki dotore baina hutsak izango al ditugu ?. Hala ere, PRECOn izan gara enpresari hitzarmenaren betezea eskatzeko, uniformeak banatuz. Enpresaren erantzuna izan da, urteko azken hiruhilerako, eta aipatutako irudi berriari loturik, diseinu berriko uniformiak izango ditugula.

 

Guretzaten faltan, Ke lo sepas

Azpimarratu nahi dugu Izkirimiri honetan, beste sindikatuekin batera egin dugun hausnarketa zeinaren arabera enpresak bere ohizko Guretzata Ke lo sepasarengatik aldatu duela dirudien. CGTek jaulkitako mezuak, enpresa eta UGTren ikuspegi berbera dauka. Barne deialdiak gainditu dituzten pertsonen izen ona lohitu , gainontzekoei aurrekoek gauza bera egiten zutela ikusi arazi … Aldiberekotasun gehiegi, ez? Badirudi CGT ez dela ohartzen garai hauetan nagusien kopuruaren igoera ez dela jasangarria, hitzermenetik kanpoko 41 pertsonetatik 58ra. Ez dute ezer esango iraganera begiratu gabe?, norbaiti enbarazu egiten diote ? Ez da kasualitatea berriro ere CGT UGTrekin bat etortzea. Izatez ETSen hauteskunde sindikaletan koalizio bezala aurkeztu ziren. Larritzekoa da bere buruari langile deitzen dion sindikatu batek, Euskotrenen zuzendaritzaren kudeaketa onartzen ez duten langileak desmonilizatzen saiatzea. CGTekoek lanuzteak irri batzuk botatzeko txantxa bat direla uste badute eta gero Deian eskirol bezala ez ateratzeko batutzen badira, jakin dezatela ELArentzat iada badirela eta eskirolekin ez goazela inora.

 

Ataunen eta Zegaman, egunez ikusi eta gauez eraman

CGTko kidea ez bazara edo zure boza ez badiezu eman, hauentzako zenbakia hartu dezu eta kola itxaroten zaude. 9garren mailako lanpostu baterako deialdi batetara aurkezten bazara eta gainera gainditzen baduzu prestatu zaitez. Hori bai CGTkoa bazara eta ikuskari lana ikuskaria izan gabe egiten baduzu  edo barne deialdi bat  gainditzen baduzu, lasai dena ondo egongo da. Beste aldetik lotsagarria da CGTk duintasun klaseak eman nahi izatea konpromezu etiko-sindikal bat proposatzerakoan. Ikusi dugu zertarako balio izan zaien UGTko bi sinatzaileei ( Honetaz ari garela CGTk proposatu eta gero ez zuen sinatu). Duintasuna bakoitzaren barne dago, dago edo ez dago eta kitto, paper batetan jartzearekin non gelditu daiteke konpromezu hori?. Hauek ederki erakutsi dute non gelditzen den bere duintasuna, Durangoko horratz bat ez egiteagatik ustezko heroi bat bezala, jendeari kaskoak berotzen ibili den CGTko kide horrek orain zigorra enpresarekin negoziatu du, zigor nimio bat jasoaz. Hau al da etika sindikala? Etiko-sindikala al da damutzea, zigorrik ez jasotzeko geldiadi bat bultzateagatik? Etika-sindikala mailaren barne ez dago, egunero erakutsi behar da.