izkirimiri


                               

              

 

2011/11/25

Txaskarrillo astekaria 41 zkia.

espainolez 

 

Mobilizazioa

Empresan bizitzen ari garen gure lan baldintzen narriaduaren ondorioz sortutako lan giro jasanezinaren eta Zuzendaritzan daraman giza eta ekonomia baliabideen kudeaketa arduragabearen ondorioz, Batzordeak mobilizazioen egutegi bat sortu du erabiltzaileek eta iritzi publikoak orokorrean jakin dezan Euskotrenen zernolako erabilera egiten ari den diru publikoarekin. Aurrikusitako mobilizazioak, langileei batzordearen komunikatu baten bidez jakinaraziko zaizkionak, abenduaren 2an 9:30tan prensa ohar batekin eta kontzentrazio batekin hasiko dira. Egun horretan bidairiei paskin informatiboak emango zaizkie, eta abenduaren 13an berriro banatuko dira tren-geltoki nagusietan (Atxuri, Casco-Viejo, Gernika, Durango, Eibar eta Donostia), Gasteizeko tranbiaren geltoki nagusietan, eta Bizkaia eta Gipuzkoako autobusen markesinetan. Abenduaren 15ean, langile guztiei deialdia luzatuko zaie lan-etenaldian parte hartu dezaten 9:00etatik 11:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.

 

Bulego eta Tailerren lan egutegiak

Zuzendaritzak 2012ko lan egutegiak aurkeztu dizkio Batzordeari. Hasieran, alderdi sozialarekin biltzea “denbora galtze” bat dela esanez, negoziatu gabe egutekiak inposatu nahi izan ditu. Azkenik, eta Batzordearen ekiteari esker, bilera bat egiteari oneritzia eman dio. Nahiz eta hutsean geratuko direla jakin, lan egutegiak hobetzeko proposamenak egingo ditu ELAk.

 

Urteko Zerbitzuren Plangintza (PAS)

Zuzendaritzak dioenez, hurrengo astean hasiko zaigu zerbitzuaren urteko plangintzak ematen. Hasiera batean, Bilboko eta Gasteizko tranbiaren eta Durangoko langile-egoitzaren zerbitzuen koadren komisioak deituak izango dira. Bilboko tranbiaren kasuan, urtarrila eta otsailerako plangintza probisional bat emango da, “La Casilla”raino zerbitzuaren luzapena dela eta, eta lan txanda berrien negoziaketei hasiera emango zaie. Azpimarratu behar da, empresak emandako hasierako proposamenak langile-egoitza honen lan balditzetan atzera pauso garrantzitsu bat suposatzen duela. Zerbitzu gehiago langile gutxiagorekin. Elak ohartarazten dio enpresari egoera ez dagoela txantxetarako eta ez dezala adarra gehiago jo.

 

Azpeitiako Museoa

Gauzk ondo egiten direnean ere aipatzen ditugu. Enpresa zentzugabekeri kaotiko honetan, Zuzuendaritzak eratu duen dokumentua Museo-Fundazioaren subrogazioarengatik ikutuak izango diren lagileentzat berme bat izango dela arrezagutu behar dugu. Orain, Fundazioaren Patronatuak Euskotrenen Konbenio Kolektiboa eredutzat har dezala espero dugu.

 

Tailerrak

Zuzendaritzak Durangoko tailerraren lan karga Errenteriakoari ematea erabaki du. Neurri honekin Durangoko gaueko txanda ezabatu eta era berean unitate berrien mantenuaz arduratuko den langileen formakuntzari hasiera eman nahi dio. Bestalde, Zuzendaritzak bete gabe dauden lanpostuak betetzeko borondatezko lantoki lekualdaketen estaldura prozesuari hasiera emgando diola esan du. Joan den 2010eko urrian Zuzendaritzaren aldetik adostutako gauza bat izan zela gogoratu nahi dugu, non Enpresa Batzordeak 4 eguneko lan uzte deialdia egitera behartuta ikusi zen egiturazko lanpostuak bermatzeko.