izkirimiri


                               

              

 

2011/11/18

Txaskarrillo astekaria 40 zkia.

espainolez 

 

Guretzat, iada ez zara izan zinena.

Elarentzat Guretzatak enpresa eta langileen arteko komunikazio eta kohesio tresna izateari utzi dio. Guretzatari esker berri izan dugu empresaren proiektu beriez, jasotako sariez, futbol txapelketez, txirrinda lasterketez, Behobiaz, Gabonetako otarraz, loteriaz,... Ez da ahaztu behar bere izena, Gutetzat, Euskotren osatzen dugunen arteko partehartze lehiaketa baten ondorio dela. Halaere, denbora batetik honera, Guretzata Zuzendaritzak bere onuran eta enpresaren gertaerekiko beste ikuspuntu bat eskaintzen dugun sindikatuen kontra erabiltzen duen panfleto politiko bilakatu da. Egunez egun ikusten ari gara. Azkeneko Guretzatak, izen horrekin jaso diren gezurrik handiena jasotzen du. Hurrengo astean zehar, Elak bere edukina puntuz Puntu aztertuko du ( ez da gutxi) eta empresak, zeinak geroz eta sinesgarritasun gutxiago duen, emandako datuekiko desberdinak diren datuak emango ditugu.

 

Zazpi ez da bederatzi

9. mailaren izendapen berriak Elarentzat konbenioaren hurraketa bat dira, ez bait dute 14. artikulua betetzen. " 9. mailaren barruko lanpostuak elkarren txandan beteko dira enpresaren aldetik bai hautaketa aske bidez, bai barne deialdi bidez, edozein lanpostu izanda ere. Aurreko zuzendaritzak ez zuen eskubi hau guztiz erabili, 7 postuetako gaurko zuzendaritzaren aldeko ondar postibo bat utzi zuelarik 2010eko apirilaren 10ean. Harez geroztik zuzendaritzak 9 lanpostu izendatu ditu,bere kontrako ondar negatibo bat utziz, orain arte horrelakorik gertatu ez delarik.Gaitasuna aukeraren sinonimo da, baina ez da betebehar bat. Lehenago ez zen konbenioa urratu, barne deialdi gehiago egon zirelako eta hau alde sozialak eta langileek ontzat hartua izan zen. Enpresak aurreko zuzendaritzaren politika desegin du, besteek erabili nahi ez zituzten ahalmenez jabetuz eta hauek gaindituz.

 

Ahaztuko zuten ba.

Zuzendaritzak bere azken Guretzatean letra beltzean azpimarratuta informati zuen bezala, azaroak 17ko (osteguna) epaimahai aztertzailearen bileran, 9 gidari kobratzaile plaza hornitzekp proposamena aurkeztu zuen. Esan eta izan. Guretzatean esan ez zutena honako hau da: lanpostu hoiekin batera, errepide-ikuskari izateko prozesu bat irekiko dutela, honako hontan beste erremediorik ez dutenez, lehiaketa-oposaketa bidez. Elak 9.maila eta gorako lanpostuen betetze prozesuak geratzea eskatzen dio zuzendaritzari, lanpostuen betetze lehentasunak batzordearekin negoziatu arte. Jakin badakigu kasu gutxi egingo digutela.

 

Batzorde iraunkorraren bilera.

Datorren astean batzorde iraunkorra urgentziaz bilduko da empresaren egoera eta azken izendapenak aztertzeko eta dagokion moduan iharduteko. Hartuko diren neurrien zehaztapenalean indar sindikalen batasuna neurtuko dugu. Elak zuzendaritzari adieraziko dio langileen desadostasuna eta norabide aldaketa bat exigituko diogu. Esnatzeko garaia dugu!.

 

Diskriminazio berri bat

Enpresak epaimahai aztertzailean aurreratu du, betegabe dauden treneko agenteen 6 lanpostuak (3 durangon, 1 Eibarren, 1 Gernikan, 1 Atxurin) bete bezain pronto, treneko agenteen lan poltsa iraungitutzat emango duela. Erabaki honek, batzordearen irizpidearen kontrakoa dena ( zeinak eskatzen zuen lan poltsa bere osagai guztientzat luzatua izan zedila) diskriminazio berri bat, empresaren jarrera harte alderdikoi bat eta arduragabekeri zein xahubide ekonomiko bat suposatzen du.