izkirimiri


                               

              

 

2011/11/11

Txaskarrillo astekaria 39 zkia.

espainolez 

 

Ez etikarik, ezta kudeaketa arduratsurik.

9. mailako izandapena gertatu den erak berriz Giza baliabideen Plangintza eta Aholkularitzaren arduradunaren Nortasun zigilua darama. Izendapena egiteko jarraitu den prozedura empresan igotzeko bere eskubidea zapuzturik eta denboraldirako kontratuen murrizketaren ondorioz etxean gelditu diren langileenganako mesprezu adierazpen bat bezala ikusten dugu. Iseka handiagoa da 2009ko uztailaren 23an Zuzendaritzak argitaraturiko barne adierazpena kontutan hartzen badugu, non textualki esaten den: “ Gure Kontseilari Eskuordetuak ekainaren 11ko Zirkularrean aurreratu bezala, aro berri honetan EuskoTreneko helburu estrategikoetariko bat etikan, iraunkortasunean eta Empresaren giza baliabideen arduradun kudeaketan oinarritutako empresa-kulturaren lorpena da“ (...) “ Lan-mailan, eraberritzea lanabesen sartzean ematen da. Hauek, barne sustapenaren bidez lanbide-karreraren garapena utzi behar dute; sustapenak prestakuntza hobezin baten emaitza eta aurreikusitako helburuen ondorioa izan behar du “  Eta bera hain lasai ....

 

Guretzat

Zurendaritzak dioenez, azkenengo izendapeneko izendatze askearen sistema aurreko legislaturetan gutxienez 12 alditan erabili izan zen. Ez dakigu zer egoeratan izan dira aipatzen  dituzten izendatze hauek, ze urteetan, zein mailakoak eta aukeraketa prozesuak egon diren edo ez, baina, aurreko zuzendaritzek egindakoarekin estaltzea lotsagarria iruditzen zaigu eta ohartzen zaituztegu, 2007 urte geroztik, lan publikoa arautzen duen legedi bat dagoela eta honez gain, 2008ko  Hitzarmen Kolektiboan bete gabeko lanpostuen araudi bat daukagula ere. ELArentzat izendapen hau legezkanpokoa da eta Hitzarmenaren sinatzaile bezala gure ardura izendapen hau salatzea da.

 

Estaldutako azpikontratazioa

Kezkatuak ikusten degu nola, gehien bat Gipuzkoan, geroz eta gehiago geltoki asko isten ari diren heinean, batzuetan zerbitzua seguritateko zelatariekin babesten ari direla, hauek bere lanaz aparte bezeroak lagundu, txartelak eskatu, kantzelagailuak ez dakigu zein emandako giltzekin irekitzen dituzte etab…Geltoki laguntzaileen lana egiten. Oso larria iruditzen zaigu geltokietan eragiten den lan beharra kanpoko enpresako diren langileekin betetzea ezkutuko azpikontratazio estaldu baten bidez. Hau ez bada gelditzen, neurriak hartu beharko ditugu. Horregatik ELAtik arazo hau hurrengo Batzorde Iraunkorraren bilerara eramango degu.

 

Herri Krossa

Dirudienez enpresak aurten Bilboko Herri Krossako inskripzioa ez du babestuko. Kirola osasuna da eta horregatik kirola beti babestua izan da. Ez dakigu enpresaren arrazoia, aurten horrelako kirol festak ez babesteko. Kezkatzekoa izango litzateke ekonomiko arrazoiengatik izatea, gehien bat azkenengo berriak jakinda.

 

Egutegiak

Hilabete bat soilik gelditzen denean Eguberrietako, oraindik ez dakigu noiz negoziatuko ote dute bulego eta tailerretako lan egutegiak. Honek erakusten du enpresak duen gogoa adostutako egutegi batzuk lortzeko. Beste aldetik, oraindik ere ez dakigu 2012ko zerbitzuaren urteko antolakuntza eta koadroetan dauden langileen oporraldien egutegia. Beste behin ere aipatu behar: ez gara harritzen.