izkirimiri


                               

              

 

2011/10/28

Txaskarrillo astekaria 37 zkia.

espainolez 

 

 

Agintaritza Agenteak, Noizko?

2011ko Apirilaren 7an ospaturiko bortizkeria 0ko bileran, ELAko kideek enpresari eskatu genion publikoarekin harremana duten langileak legalki agintaritza ageentetzat hartuak izatea kudeatzea, bidaiari batzuek E.Tko dauzkaten jarrera bortitzak murrizteko. Ez da posible Gernikan 100 salaketa zeuzkan pertsonarekin gertaturiko egoerara iristea. E.Tko langileen kontrako oldarpenak oso garesti atera beharko lirateke. Ezin daiteke onartu eskaera luzatu eta sei hilabete ondoren, enpresak “Tren zirkulazio eta azpiegituren erabilera eta defentsarekiko polizia gaitasunaren jarduera, Tren azpiegituren administratzaileari (E.T.S) dagokiola” esanez eskuak garbitzea. Berriz ere E.T eta E.T.Sren amarru burokratikoan erori gaitezen nahi dute. Jakin nahi genuke, zergatik sei hilabete hauetan E.T ez dituen beharrezkoak diren kudeaketak E.T.Srekin egin publikoarekin harremana duten agenteek agintaritza agentetzak izendatzen dituen agiria izan dezaten, FEVE, RENFE, zein metroko langileek bezala. Lan gehiago eta hizketaldi gutxiago.

 

Epaimahai aztertzailea

UGTkoek GG.BB.ko planifikazio eta aholkularitzaren arduradunari epaimahi aztertzailean babesa eman ondoren, dirudienez momentuz organo honetan bere misioari bukatutzat eman dute. UGTkoek egindako lanean azpimarratu nahi degu kanpoko deialdien arazoan enpresaren ondoan egoteaz gain, epaiketa irabazten lagundu ziotela eta hauen inplikazio zuzena irregulartasunez beteriko izandepenetan. Arazo honen amaiera batzorde iraunkorrak hauen jarrerari egindako errefusaketa eta UGTko epaimahai aztertzailean duen ordezkariaren hauteketa atzera botatzearekin izan da (Euskotrenen historikoki inoiz ez da horrelakorik gertatu). Hemendik aurrera CC.OOko ordezkari bat ELAkoarekin batera epaimahai aztertzailearen bilereta joango da. Nahiz eta CC.OOko ordezkariaren hautaketa UGT eta CC:OO akordio baten barne Egon. ELAk ongi etorria ematen diogu ordezkari berriari.

 

Zirkulazio segurtasuna

Euskotreneko atal sindikal guztiek, ez dute parte hartuko zirkulazio seurtasunaren batzordean. Gizarte ordezkaritzarekin batzorde adostu bat sortzeko zuzendaritzaren ezetza jaso ondoren, argi dago Teknikari saileko zuzendaritza, bakar-bakarrik gelditzen dela bere iritsiarekin eta segurtasun gaietan langileen parte artzea eragozten duela. Izkirimiri batean aurreratu genuen bezala gai guzti hauek, Segurtasun eta Osasun batzordean jorratuko ditugu eta behar izanez gero Ikuskaritzaren bidez.

 

Beste bat gehiago

Giza baliabide, plangintza eta aholkularitza ardurunak emandako adierzpenak ikusi ondoren, hurrengo egunetan bederatzi garren mailarako beste izendapen bat ikusi dezakegu, usain txarra du honek. Guzti hau esan dezakegu arduradun honek eman dituen pausuak guztiz legez kanpokoak direla iruditzen zaigulako. Eta zergatik jada ez gaitu harritzen?

 

Tren aztertzaileak

Enpresak denborale egunetan zure goizeko sarrera txanda aldatzea eskatzen badizu tren bat atera ahal izateko, ez zaitez ukatu. Hori bai, galde ezazu eskaera borondatez edo nahita ez bete beharrekoa den. Eskaera nahita ez bete beharrezkoa bada idatziz eman diezazutela, eta salatuko degu.