izkirimiri


                               

              

 

2011/10/14

Txaskarrillo astekaria 35 zkia.

espainolez 

 

Ukiezinak

Aurreko Giza Baliabideko Zuzendariari 9000€ itsatsi zitzaizkion atzamarretan eta bere nagusiak jabetu egin ziren. Zorte txarra. Zuzendaritzak aitortu zigun, diru hori bere lekura itzuli zuela eta ondoren, agur jaunak betirako, egin zuela. Ezpain artean  aditu genuen, beste norbait ere izango zituela atzamarretako arazo berdintsuak. Eta horrelako kasuetan zer egin ¿? Zuzendaritzaren komiteak Arau bat onartu berri du, bidai gastuak, egonaldiak eta bazkariak arautzeko. Lehen lerroa irakurri ondoren ongi ohartzen gara arauak norentzat ez diren: beraientzat, Zuzendarientzat. Arauen honen helburu nagusiak, gastuaren murrizketa, kudeaketaren gardentasuna eta organizazioaren eraginkortasuna ez dute zer ikusirik beraien jarrerekin. Arau honen barne irakurri daiteke, mantenu gastuen artean, “ pertsona baten bazkariagatik gehienezko zenbatekoa 20 eurokoa izango dela” eta “ ez direla ordainduko goi maila alkohol duten edari dagozkien fakturak   Zuzendariei ezik, noski.

 

Arduradun batzuen seta

Zirkulazioaren Segurtasun Batzordearen konposaketa eta erabilerari buruz, Komiteak egin zuen  proposamenari, Enpresako Segurtasun Arduradunen, erantzuna ezetza borobila izan da. Alferrik galdutako denbora. Enpresari, langileok esan edo egin dezakeguna Segurtasunaren alde bost axola zaiola baieztatzen danean, tristura kutsu sortzen zaigu. Kopeta altxa eta aurrera. Beste sindikatuekin bat egin bitartean, ELAren aldetik erantzun bat : Osasun eta Segurtasun Batzordean izango gaituzue aurrez-aurre, eta komenigarria ikusterakoan, Lan Ikuskaritzan. Horrela nahiago baduzue…

 

Batzorde Iraunkorra eta Zuzendaritzaren arteko Bilera

Urriaren 19an, Batzorde Iraunkorrak, Zuzendaritzarekin bilera bat egingo du zenbait gai aztertzeko. Hauen artean, Gipuzkoako Autobusen Emakidaren egoera,  Enpresako egiturazko lanpostu hutsak, Gasteizeko APko Operatzaileen ZUPa. ELAkoek,  Zuzendaritzari eskatuko diogu

Neguko aldi batekoen kontratazioak ongi adieraztea eta baita exijitu kontratazio hauek bete ditzaten enpresak dituen benetako beharrak.

 

Azpeitiko Museoa

Nahiz eta tantaka jaso informazioa, badirudi, Zuzendaritzaren epe motzerako egitasmoen artean, Azpeitiko Museoko lantaldea, museo bera kudeatzeko sortu den Fundaziora subrogatzea dela. Orain arte harreman bat besterik ez dute izan lankideek, eta bertatik ez dira oso lasai irten. ELAren aldetik azpimarratu nahi degu, gure asmoa subrogazioak ekar zezakeen edozein kaltea saihestea dela eta horretarako, lankide hauei lan geroaldi egonkor bat bermatzeko, Zuzendaritzari, adostasun batera iristea eskatzen diogu.