izkirimiri


                               

              

 

2011/10/07

Txaskarrillo astekaria 34 zkia.

espainolez 

 

Orbegosoren era irauten du

Aurreko astean Tranbia agente bati, lan  poltsan ez egoteagatik epai batek bere izendapenaren baliogabetzearen berri eman genizuen. Azpimarratu behar da, pertsona honek (ordura arte aldi baterako langilea zela) lanpostua lortu ondoren, Operazio agenteen lan poltsan, finkoen artean kokatu zutela. Garbi dago, lanpostu hori baliogabetu badute, beste poltsan aldi baterakoen artean jarri beharko zutela. Horrela ez da izan, eta honen ondorioz beste irregulartasun bat egin da. Oraingoan, GGBBko Planifikazio eta Aholkularitzaren Arduradunaren aitzakia, epaiaren kontra helegitea aurkeztu daitekeela izan da, eta hau aurrera aterako balitz, pertsona hau kaltetuta aterako litzatekeelako. Ados egon gintezke, baina zergatik ez da itxoiten epai finkoa edukitzea postua emateko? Izendapen hau, baliogabetu egingo al da  helegitea aurrera ateratzen bada? Zenbatengatik aterako zaizkio enpresari mugimendu hauek? Zenbat gastatuko du enpresak formazioan (Jadanik Tranbia agente bezala bi formakuntza prozesuak daramatza eta bat, Operazio agentearena)? Zer gertatzen da Operazio agentearen plaza hartu gabe gelditu den pertsonarekin? Arduradun honek hartzen dituen neurriak, kezkagarriak dira. Inork , ez al dizkio azalpenik eskatuko?

 

Prima bakarra

Ezin ukatu, UGTren komunikatuan azaltzen den adierazpena esanaz, enpresak ZUParen (Zerbitzuaren Urteko Plangintza ) Prima Bakarrak beheruntz zenbatu dituela, erabat harritu egin gaituela. Aldea dago guk egin ditugun kontuekin eta horregatik eskatzen diegu UGTko ordezkariei egin dituzten kontuak azaltzeko, konparatu eta alden neurrian egiaztatzeko. ( Horren ziur badaude, raru xamar ez salatzea kasua.). Datuak ez badituzte aurkezten, egon gintezke ugtkada berri baten aurrean eta hori benetan ez gaitu harritzen.

 

Amarako Megafonia

Amarako Megafoniako agenteak urduri xamar daude, bere lanpostuaren lekualdaketa gertu dagoela zurrumurruak aditu ondoren. ELAren ustez, eta horrela eskatu dugu, enpresarekin bilera bat egin beharko genuke, gutxi gorabehera lekualdaketaren data jakiteko, garbitasun eta  osasun baldintza hoberenak bermatuko dituen Lanpostuaren lan arrisku ebaluaketa egiteko eskatzeko, eta bertako lankideen iradokizunak, kexak eta gabetasunak, kontuan hartzeko. Horrelako bakuna eta gainera, hitz egiten, askotan lagunak egiten dituzu.

 

Gipuzkoako autobusak kolokan: UTE ala Elkarte Berri bat

Aldea argi dago. Autobusen lineak UTE baten bitartez kudeatzen badira, Euskotreneko lankideek, Euskotren enpresaren barne jarraituko dute. Horrela ez bada, eta Aldundiaren gaurko arduradunek, aurrekoen jarrerarekin bat badira, Elkarte Berri bat sortzea beharko da eta horren ondorio, subrogazioaren mehatxua. Batera edo bestera, Aldundiak erantzun behar. Beste aukera izango litzake, Euskotrenek berak, La Gipuzkoana zeramatzan lineak hartzea, baina bere momentuan baztertu egin zuten aukera hori. Ea ba, ongi bukatzen den…