izkirimiri


                               

              

 

2011/09/30

Txaskarrillo astekaria 33 zkia.

espainolez 

 

Lotsagarria

Dirudienez, enpresak aldi baterako langileen kontratuak egiten ari da, Batzorde Iraunkorrari erabiltzen dauden irizpideak ezagutu gabe. Jakin degunez, Operazio Agenteko poltsakoei, 5 garren mailako kontratua egingo diete, gidatzen duten egunak aparte ordainduz. Baita ere, kontratuak ematerakoan, poltsen kokapenak baino, beste gauza batzuek pisu gehiago dute hauentzako. Garbi dagoen bakarra, enpresaren egoera kaxkarraren pisurik handiena aldi baterako langileak ordaintzen dutela eta hauek antolakuntzako arduradun batzuen zentzugabekerien biktima zuzenak direla. ELAkoek, kontratu hauetan ageri daitezken irregulartasunen gainean egongo gera.

 

Handitxo izan nahi eta ezin

Antolakuntza eta Planifikazioko arduraduna pentsatzen bazuen, bere kaxa eta zigorrik jaso gabe ibiliko zela enpresa honetan... Lehendabizikoan, Zapla! Aurreko urteko Urrian (Hauteskunde sindikalen bezperan), inongo lotsarik gabe, Gasteizko Tranbia Agenteen poltsatik kanpo zegoen pertsona bat izendatu zuen. Orain gizarte epaitegiaren aretoak, ELAkide batek jarritako salaketaren ondoren, baliogabetu eta efekturik gabe utzi du izendapen hau. ELAn epai honen ondoren, poztu egiten gera, alde batetik, zigorrik jasoko ez duela pentsatzen duen pertsona baten asmo pertsonalak baztertuak gelditzen direlako eta beste aldetik, frogatua gelditzen delako  enpresa honetako pertsona batzuek kutunkeria jasotzen dutela. Publikoki salatu degu eta frogatu da. Eta norbait iraganera bueltatu nahi badu, epaiez eta frogatutako gertaerekin  erakutsi dezala eta ez deskalifikazio pertsonalekin edo espekulazio faltsuekin.

 

Prestakuntza

2011rako Prestakuntza Planean aurkeztutako ekimenak hauek dira : Gidari- Kobratzaileentzat GGA, EMU 900erako prestakuntza eta agente berriak gaitzea, PRLeko prestakuntza tailerreko jendea eta sarrera berrikoari. Behar-beharrezko den aparte, deus ere. Herstura honek txunditu egiten gaitu jakiten dugunean Hitzarmenetik at dagoen jendeari eskaintzen zaion formakuntza ekimenak : aleman ikasketak, Londresen hitzaldiak, Hong-Kongera bidaiak, ...erdipurdiko formakuntza. Negargarria. Portzierto, nor da Formakuntza Saileko arduradunen izena?

 

Gasteizeko Aginte Postua.

Gasteizeko megafoniako operatzaile lanpostua kentzea batetik, eta bestetik ,Aginte Postuko operatzaileen lanaren berrantolaketa direla medio, garbi dago, lan baldintzen txartzea, lankideen buruhauste berriak jartzea eta erabiltzailearekiko arreta andeatzea, suposatuko duela. Arrazoi nagusia da,  A.P. operatzaileen txanda berriekin ez omen dutela betetzen zerbitzu osoa eta jakina, bi zulo betetzeko, ...bi behar. Txalo bero bat erabaki xelebre honen arduradunari.

 

Zuzentzen dakiena, jakintsua

Azkenean, enpresak atzera egin du eta dirudienez, 2010ko oporren diru kopurua deskontatu behar zitzaien lankideekin ( kontuan eduki zenbaiteri hori egin dietela ) harremanetan jarri da,  beraien aukera izan dadin oporrak gozatzea, edo diruz kobratzea. Jakinean, sindikal presioak bere eragina izan duela,  ezkertzekoa da Zuzendaritzaren jarrera.