izkirimiri


                               

              

 

2011/09/09

Txaskarrillo astekaria 30 zkia.

espainolez 

 

 

Isiltasun administratiboa

Hau da, GGBBko zuzendari ohiaren kargu-uztearen irregulartasunen inguruan dagoena. Aste honetan batzorde iraunkorraren kide guztien adostasunarekin, zuzendaritza orokorrari, zuzendari batzuek kobratu dituzten dieten inguruan dauden irregulartasunei buruz azalpenak eskatzea erabaki da. Jasanezina da, prentsan notizia agertu hondoren, egia izan edo ez, zuzendaritzaren isiltasuna. Gogoratu behar degu, enpresa publiko batetan lan egiten dugula, soldata izoztuta daukagula eta onez gain, objektiboen osotasuna oraindik ez degula jaso.

 

Irailaren 26ean Leioan lan geldialdiak

Uztailean, Batzorde Iraunkorrak, Leioako Gidari-Kobratzaileekin batera, ansanblada bat antolatu zuen, Aizkorri-Palaciosko bide-gorria, gabetan gidariak autobusen argi guztiak begiratzeko beharra  eta gidariei diru-zorro banakakoa ematearen enpresarekin iritsitako akordioari buruzko arazoei konponbide bat bilatzeko. Bide-gorriari buruz ELAk eskatuta, Batzordeak erabaki du, zuzendaritzari gutun bat bidaltzea eta bilera bat eskatzea naiz eta gaurko egoera nola dagoen ez jakin, (aspaldi Udaletxeari eta Diputazioari gutunak bidaliak daude). Lehendabiziko neurri bezala, Getxoko Udaletxearen aurrean kontzentrazio bat antolatu da, adi egon informazioei. Kaltetutako Auzo-Elkartekin kontaktuan jarriko gera. Egoera berdin jarraitzen badu, Irailak 26ean Leioako egoitzan goiz eta arratsaldez lan geldialdiak egingo dira. Erabaki honek, sindikatu guztien babesa dauka, Gipuzkoako langileen talde independentea den Lankide delakoa ezik, abstenitu delako.

 

Bete-gabeko lanpostu estrukturalak

Enpresan Bete-gabeko Lanpostu estruktural guztiak betetzea eskatu da. Jasan ezinak diren, bete gabe dauden 100 lanpostuaz hitz egiten ari gara, naiz eta aurreko urtean egindako lan geldialdiak eragindako presioak, enpresak konpromisoa hartu zuen hauek betetzeko. Langile gehiegi daude denbora luzean bere lanpostu finkoaren zahi. Baita-re, barne deialdietako poltsetan dauden langile batzuei, epe laburrean poltsa iraungiko zaie, honen ondorioz bere lanpostua ezingo dute aldatu. Guzti honen ardura enpresaren utzikeriaren edo “nahita egindako” planifikazioarengatik da, eta jadanik administratiboen azkenengo poltsan zeudenak ordaindu dute. ELAn, ez degu inongo arazorik edukiko poltsa hauek luzatzeko: Justifikatuta dagoenean, Batzorde Iraunkorraren babesa dutenean eta langile hauek zuzendaritzaren gehiegikeriaz babesteko denean.

 

Epaimahai aztertzailea

Batzorde Iraunkorrak erabaki du, honen ordezkari bezala, batzordeak hautatutakoa Hitzarmen kolektiboak 17º artikuluan dioen bezala, epaimahai aztertzailera dioan UGTko ordezkaria baztertzea. Bilera hauetan Batzordea ez duela ordezkatzen diolako, gai ezberdinetan bere kaxa ibiltzen delako eta grabeena dena enpresaren alde jartzen delako, Batzordearen erabakien aurka. Zoritzarrez, baztertze hau sinbolikoa izango da CCOO eta Lankidek bere botoarekin mantenduko dutelako. (lehendabizikoa alde eta bigarrena abstenitzen).

 

EMU 900

Unitate berriekin lan egiten duten langileak, hutsune asko aurkitu dituzte tren hauetan, honen ondorioz, sindikatu guztiekin batera, arazo honi bateratutako erantzun bat emateko lana egiten ari da. Bilerak egin behar dira prebentziozko ordezkariekin Osasun eta Segurtasunaren Batzordetik bideratzeko. Baita ere, Batzordeak zuzendaritzari plazaratuko dio Gasteizko Tranbiako Agenteek egindako txostena beraien lanpostuan ageri diren arazoei buruz.