izkirimiri


                               

              

 

2011/08/05

Txaskarrillo astekaria 29 zkia.

espainolez 

 

 

Gardentasuna exijitzen degu

Dirudienez GGBBko  zuzendariaren kargu-uztean irregulartasunak omen daude. Gaur egun, enpresak, ez du baieztatu ezta ezeztatu ere, prentsan agertutako informazioak, naiz eta hauen larritasuna agerikoa izan.  Gaur egungo laztasunak, soldata murrizpenak eta gastuen murrizpenak langileei soilik ezarritakoa sortzen duen egoerak, inoiz baino zilegitasun gehiago ematen digu enpresari exijitzeko, bakarrik aukeratutako pribilegiatu batzuek dituzten dieta, janari, joan-etorriak...etab berriz aztertzea eta hauen gastua kontrolatzea. Baita-re, enpresa publikoetan ematen diren pribilegio zehatz batzuetaz eztabaida bat sortzea.

 

Beste bat, ez

ELAn GGBBko zuzendariaren irteeran aukera ona ikusi degu, langileagoari murrizpen politika  ezartzen dioten bezala, zuzendaritzaren organigramari ezartzeko ere. Gogoratzen degu, GGBBko zuzendaritzaren izendapena, hauteskunde sindikalak zirelakoan eta Hitzarmenaren negoziazioaren (2012raino luzatu zen 1/2010 Zirkularra) aitzakiaz justifikatu zela. Eta oraingo denborari ez doakio.

 

Ikusiko deu!

GGBBko aldaketak, gogoarazi digu, zuzendaritzarekin gai batzuk zintzilik gelditu direla. Objektiboen saria adibidez, oraingoz ez digute gertatutakoaren inongo azalpenik eman. Beste aldetik zuzendari ohiaren irteerak bultzatuta, lan giroaren eta erlazioetan hobekuntza ekarriko duela eta gizarte aldearekin hartutako konpromisoen betetzea ekarriko duela espero degu.

 

Urteko egutegia

Hain besteko manipulazio eta gezurrei aurre egiteko, hurrengo egunetan, ELAko sekzio sindikalak, lan antolaketaren bi sistemak erakutsiko ditu, , zerbitzu koadroa eta urteko egutegia. Honekin erakutsi nahi degu, egutegian ageri diren gauza txarrak (hobetu behar direnak), Zerbitzu koadroan ere gertatzen direla eta neurri handiagoan gainera.

 

Danetaz paso

Hori in dute ba gure segurtasunezko arduradunak, Sekzio sindikalak Bilbo eta Gasteizko semaforoen sistemaren egoera kaxkarra eta  gabezi hauei aurre egiteko protokoloen falta salatzeko bidalitako mezuarekin. Zuzendaritzaren jarrera Tranbien zirkulazio kodearen 105 artikulura mugatzea izan da. Honekin jokatuko degu, Geroak gero...

 

Geldialdi bat egingo degu

Abuztua, txutxu-mutxuka ibiltzeko hilabetea ez denez eta haize pixka bat hartu behar degunez, Izkirimiri, Iraila arte oporretan dijoa. Alere, enpresan gertatzen denaren arabera hemendik ibiliko gera.