izkirimiri


                               

              

 

2011/07/29

Txaskarrillo astekaria 28 zkia.

espainolez 

 

 

Euskotren Dor Oporretako hiria

1/2011ko Zirkularrean, pertsonalak diren argudioa erabiliaz, GGBBideen zuzendariak borondatezko baja aurkeztu du. Aurretik ikusten zenaren ondorioa da, bertsio ofizialaz mozorrotuta. Zoritzarrez Eusko Tren batzuentzako “dena barneko” bainuetxe bat bihurtzen ari da, zuzendariak probetxua ateratzen diotena eta lana beren azkenengo helburua bihurtuz. Horrela ikusten degu zuzendari ohi hau, gizarte aldearekin gatazkak behin eta berriz bilatu dituena eta bileretan gutxi ikusi deguna, besten bat horrela ikusten degu ere. Dirudienez baten-bat hau zuzentzen hasi da. Horrela jarraitu bedi.

 

Zigorren epaia

Bilboko, gizarte epaitegiko 2garrengo auzi-gelak, baliogabetu eta efekturik gabe utzi ditu Lezamako istripuaren ondorengo lanuztearen ondorioz, ELA, LAB eta ESKko ordezkariei, zuzendaritzak inposaturiko zigor diskriminatzaile eta gehiegizkoak. ELAtik eskerrak eman nahi dizkiegu, azken ia bi urteotan beraien laguntzaz eta soliraditateaz gure zigortutako ordezkariak bultzatu dituzten pertsonei. Epai honek, garbi uzten du, zuzendaritzak Lezamako istripuaren ondoren edukitako jarrera txar eta ezgaia. Garbi uzten du ere, enpresaren arduradunekin bat ez dijoazten sindikatuen jazarpena eta nola hauek presiopean eta zuzendaritzaren txantaiaren aurrean tinko jarraitu dutela. Zoritzarrez hau denok ezin dute esan. Bakoitzak bere ondorioak atera beharko ditu.  

 

Prentsaurrekoa

Asteazken honetan ELA,LAB eta ESK egindako prentsaurrekoan, ordezkari hauek jasotako absoluzio-epaia gehiengoari ezagutarazi genion eta honekin batera, salatu nahi degu Garraio sailaren eta Euskotreneko zuzendaritzaren arduragabeko, hipokrita, axolagabez betetako eta mendekatzaile izandako  jarrera lotsagarria. Arduragabekoa, istripua giza-akats bateri errua bota ziotelako, orain ezingo litzateke horrelakorik gertatuko, sindikatuak 10 urtez eskatutako Euroloopa, trenbide guztian jarri dutelako. Hipokrita, lan geldialdi bat egin zuten langile batzuei zigorrak ezartzen zituzten bitartean, AHTnaren lanetan egondako lan istripu larrietan inplikatuko enpresekin harremanak dituztenean. Mendekatzailea, erru guztia langileei bota zieten, benetako gertaeren arrazoiak ezkutatzeko. Axolagabea, beraien postuetan jarraitzen dutelako, urteetan zehar Eurolooparen

instalazioari uko egin zioten arduradunak, orain ikusi degun bezala (istripua 3hilabete pasata Lezaman instalatu zuten) barregarriak izan diren argudioak defendatuz.

Kanpoko deialdiak

Euskadiko auzitegi gorenak arrazoia eman dio Zuzendaritza eta UGTkoei, ELAk eta LABek aukeraketa prozesuei jarritako salaketa ez onartzen. Aipagarria izan da UGTko ordezkariaren (Gaur egun GGBBko administrazio sailaren kudeatzailea) ezinbesteko laguntza, zuzendaritzaren alde jartzerakoan, Batzorde iraunkorra alde batetara utziaz, kanpoko  deialdiaren baseak defendatuz. Honen ondorioz EAGak, posizio hau kontuan hartu du salaketa ez onartzeko. Epai honekin, poltsetako aldi-baterako langileak, kanpoko deialdietan ezin dira aurkeztu eta euskara ez da nahitaezkoa izango Euskotrenen lan egiteko. Abokatuak helegitean lan egiten daude.