izkirimiri


                               

              

 

2011/07/22

Txaskarrillo astekaria 27 zkia.

espainolez 

 

Urteko plangintzan (U.P) manipulazio mordoa

Zuzendaritzak, langile titularrak ABSko suplementarioekin ordezkatzea edo ta jai-egunak erabiltzea txanda bereziak betetzeko, Urteko Egutegiarekin zerikusirik ez dauka, enpresaren zerbitzu koadroen antolakuntzarekiko hartutako neurriekin baizik. Kasu guztietan absentista izatea txarra dela ez esatea gezurrari muzin egitea da. Ia %100 ABSko suplementario direnak, naiz tren, tranbia edo gidariak izan, dira lerrun-zerrendako ordenan eta ez bolondres aukera eduki dutelako. Egia da, U.Ak pertsona batek txanda txarrak behin eta berriz errepikatzea eta beste batek hauek ekiditzea ez duela saihesten, baina zerbitzu koadroak eztaere. U.Pa ez da lan egiteko sistema biribila, garbi dago asko hobetu daitekeela. ELAk aukerak badaudela  pentsatzen du. U.Pa, CGTen arabera enpresari bakarrik mesede egiten dio, baina gure ustez, zuzenago lana banatzen du, titularrak bihurtu ditu oporretako suplementarioak eta absentista finkoak, lantaldea gehitu du, saria bakarra ekarri du eta hauek datu objektiboak dira.

 

Sari bakarra

Sari bakarrak soldata igoera suposatu du eta sari aldagarriak finkatzea. Lehenbizikoa, sari aldagarriak opor garaian eta FSRan jasotzea. Eta bigarrena, sari bezala jasotzen dena gutxiengoa bezala finkatzea. Honek esan nahi du, zerbitzuaren aldaketaren bat sortzen bada, naiz eta sari aldakorraren bat aldatzea ta honen ondorioz gutxiago jaso beharko genuke, sari bakarra jasoko degu, eta bakarrik eguneratuko litzateke goraka jaso behar deguna gehiago izango balitz. Sari bakarraren kalkulua egiten da, agente bakarraren sari guztiak batzen, ordutegiaren muga, A eta B gauak, urteko egutegia sortzen dituen larunbat eta igandeak, gehi ekonomi gehigarria absentismo suplementarioak lan egoitzetan sortzen dituenak (honengatik sari bakarra egoitza bakoitzean ezberdina da). Ateratzen dena, 351 egunetan  zatitu egiten da (365-14jai egun) eta urteko egutegiaren posizioengatik zatitu. Urteko saria 365 egunak jaso egiten da 14 jai-egunak ezik, baina hauetan lan egiten bada, jaso egiten dira lan egun honetan jaso behar diren sariak. Urteko egutegiaren gainetik sortzen diren kontzeptu aldagarriak, bereizirik jasoko dira, eta hau gertatzen ez bada, hitzarmena ez da beteko eta salatu beharko degu.

 

Sindikalgintza usteldua?

2009ko Abenduak 18an CGTko ordezkari batek ELAko atal sindikalera bidalitako e-mail batean zion: “Kaixo, beste aldi batzuetan esan degun bezala, CGTk ez dauka inongo arazorik enpresari aurpegia garbitzen dion edozein dokumentu sinatzeko, hauek bete gabe dauden segurtasuneko hobekuntzei aurre egiten badiete. Enpresak bere gogoa aurreratu digu, segurtasuneko batzordea martxan jartzeko (komite maila hartuko lukeena)” Gaur 2011ko Uztailak 11ean inorrek zalantzarik ez dauka gezur honetaz. Alere langile batzuek, azkenengo hauteskunde sindikaletan beren bozkekin usteldutako sindikalismo hau babestu dute. Zergatik egiten dute? Agian denak ustellduak ez daudelako.

 

Ordutegirik gabe jarraitzen degu

Dirudienez ordutegien gabeziaren gaixotasuna zabaltzen ari da. Aurreko astean komentatzen bagenuen Gipuzkoako geltokietan ordutegien falta, aste honetan Bizkaikoetakoetan dagoen gabezia aipatu behar degu. Okerrena da, bidaiariei esaten dietenean ordutegiri ez dagoela, hauek jartzen duten aurpegia ikustekoa da. Arduradunak? Oporretan? Hau duk hau lotsa...