izkirimiri


                               

              

 

2011/07/08

Txaskarrillo astekaria 25 zkia.

espainolez 

 

Leioako autobusetan Bilera

Aizkorriko errepidean egindako bidegorriak errepidearen zabaltasuna murriztu du, arazo honi konponbidea bilatzeko, Uztailak 13an Leioako egoitzan bilera bat egiteko deialdia egin da. Batzorde Iraunkorretik, Getxoko Udaletxera eta Bizkaiko Foru Aldundira, gutun bana bidaltzeko erabaki da, arazoa garbi ulertu dezaten, konponbideak plazaratzeko eta ahal den heinean, sor daitezken arriskuak konpontzeko. Bidali diren konponbideen artean, gurutzatzeko bazterbideak egin, semaforoak ezarri edo errepide estuaren seinale bat jarri igotzen dutenei preferentzia emanez daude. Nor bustiko da? Borondaterik ez badugu ikusten, langileekin batera neurriak hartuko ditugu.  

 

 

Berdintasunaren Komisioa

Berdintasunaren komisioan, erregistratuko kanpoko biolentziak eragindako istiluen kopuru kezkagarriak agertu dira. 2008an, 27 istilu, emakumezko langileen kontra izan ziren eta 22 gizonezko langileei. 2009an, 104 istilu izan ziren, aurreko urtearen bikoitza, 54 emakumezko langileen kontra izan ziren eta 50 gizonezko langileei. Datu hauekin, garbi ageri da, Euskotrenen kanpoko biolentziak eragindako istiluen kopuru handiena emakumeen kontra direla. Aipagarria da, Zuzendaritzarekin gizon-emakumeen arteko berdintasunari buruz eduki ditugu elkarrizketetan, hauek aipatu zuten “Gizarte Baliabideen inplikazioa gehiago bultzatzea”. Ez legoke gaizki GGBBak pixkat inplikatzea.

 

Durangoko espezialistaren buruzko epaia

Elak, Durangoko espezialista egunean zehar kentzearen kontrako salaketa gaitzetsia izan da. Beste sindikatu batek aurkeztutako akta paritario bat, ez da kontuan hartu, naiz eta paritario honetan, Lebariora aldatu arte, Durangoko orratz zaindaria mantentzeko akordioa egon. Ez da kontuan hartu ere, Durangoko Lineen gestioaren barne egoteak (Hitzarmenean erantsita) “Geltoki hau, automatizatu gabeko zirkulazioa eta maniobra iraunkorren kudeaketa eduki” . ELAtik helegitea aurkezteko aukera ikusten dugu. Informatzen jarraituko dugu.

 

Leihatila desagertzearen kontra

“Orain dela 20 urtetik gora, Euskotreneko zerbitzu publikoaren erabiltzaileak garela (Topo Irun-Lasarte bidea). Egun batzuetatik hona, geltokiaren pertsiana jaitsita aurkitu degu, egunero sortzen zaizkigun arazoak konpontzeko inongo pertsona aurkitu gabe.

Iritsi zaigun informazio baten arabera, Euskotreneko Zuzendaritzaren nahia, leihatilaren zerbitzua ezabatzea da, honen ondorioz eta berandu izan baino lehen, neurri honen kontrako gure errefusik bortitzena azaldu nahi genuke eta aipatu nahi genuke ere, Maiatzaren 11ean, txartelak saltzeko makina biak izorratuak zeudela eta geltokiko arduradurari ezker, gure arazoa konpondu zela. Beste batzuetan, igogailuan jendea giltzaperatuta gelditu da, eskaileretatik erori da edo ta txartelak ez zuten funtzionatzen eta salto egin izan behar dute etab...

Ozenki eskatzen dugu, geltokia, langile baten arduran egotea eta zerbitzu publiko erabiltzaile garenez, eskubide guztiaz horniturik, egoera onenean zainduak izatea. Eta Noski, langile honek bere oporren eskubideak bermatzea eta honek oporrez gozatzen dagoen bitartean beste langile bat jartzea, gure beharrak konpontzeko, eta hau, gure arazoa izan ez dadin, Euskotreneko Zuzendaritzaren ardura delako. 

2011-7-1, Zuzendariarentzako gutunetan, Noticias de Gipuzkoa.

Herritarrek bere hitza ematen hasi dira geltokien kudeaketari buruz eta dirudienez oso goragarria ez da. Gutxika, gabeziak agertzen dira.