izkirimiri


                               

              

 

2011/06/24

Txaskarrillo astekaria 23 zkia.

espainolez 

 

Tamalez, espero genuena

Euskotreneko Zuzendaritzak, UGT sindikatuaz eta Lankide taldeaz ongi baliatu da, bere defentsarako, EAEANan joan den astean egindako epaiketan, kanpo deialdien prozesuan gure ustez izandako irregulartasunak argitzeko, sartutako auzi-eskearengatik. Gogoratzen badugu, orain pare bat hilabete, Prestakuntza Saileko arduradun batek, UGTko ordezkaria dena, bitan ordezkatu zuen Epaimahai Aztertzaileko kide bat (UGTkoa ere ) Zuzendaritzarekin bat egiteko, aipatutako Hautaketen prozesuei buruz  Batzorde Iraunkorraren gehiengoak zuen jarreraren aurka.

Azpijokoan ongi aritu dira UGT eta Zuzendaritza, jakinen gainean, ordezkari honen aitorpena, epaiketan enpresak azaldu duen testigantza bakarra izanda. Zuzendaritzak epaiketa irabazten badu, UGT eta bere ordezkariari esker izango da; Ordezkari honek zinpean zegoenean, gezurra esan zuen, Batzorde Iraunkorreko kidea zela aitortuz,. Orain bere saria jaso du : Gestore Administratiboa izendatu berria da ( hatz bedeinkatu hori).

Bestetik, Zuzendaritzak , Lankidek “kasualki” egun hauetan argitaratu duen,  komunikatu bat erabili du bere defentsarako. Bertan eta Lankideen esanetan, Batzorde Iraunkorrak ez ditu bileren aktak jasotzen. Gezurrez eta maltzurkeriaz arituz, hauek ere sariaren zain ?

 

“Gehienez, maniobra pare bat”

Horixe da zinpean erantzun duena enpresako arduradun batek, Durangoko geltokiaren espezialista desagertzea, enpresak aldebakarreko erabakia hartuz gero, goiz eta arratsaldez erreserba txandan dauden Tren Agenteak egin behar dituzten maniobrei buruz, galdera luzatu  diotenean. Lodituko zaio zilborra berriro ˇ!. Aipatzekoa da epaiketa bertan, enpresaren abokatuak esan duena :  Neurri hau, Gobernuak, alokairutzaren % 5a murrizteko agindutako neurrien arteko beste bat dala. Zalantzak al genituen noren bizkarrak jasan beharko zituzten murrizketak ?

 

Bertan egote kontrola

ELAko atal sindikalak, Batzorde Parekidearen bilera bat eskatu du, zabaldu berria den Presentzia Kontrolaren Araua eztabaidatzeko, eta PRECOren esku hartze aurretik ezinbesteko tramitea delako. ELAk, onartzen du, Geltokietako Laguntzaileak zeregin berri hauetaz arduratzea, baina beti  negoziazioaren arloan, eta garbi adieraziaz, funtzio berriak egitea, kostu bat suposatu beharko zaiolako enpresari, geltokietako laguntzaileen mesederako noski.  

 

Segurtasun + Errepresio-

Hurrengo ekainak 28an, Lezamako zoritxarreko istripuagatik, hurrengo egunean dolu geldiera bat egiteagatik, ELAko bost ordezkari, LABeko bat eta ESKko beste batek jasotako neurriz gabeko zigorrak salatzeko, epaiketa egingo da Bilbon. Ordezkari hauei elkartasuna adierazteko, ELA, LAB eta ESK sindikatuak  bilketarako deialdia egiten dugu Epaitegiaren sarreran ( Barroeta Aldamar ), goizeko 10:00etan.