izkirimiri


                               

              

 

2011/06/17

Txaskarrillo astekaria  22 zkia.

espainolez 

 

Galdutako gauzak

2011ko  Ekainak 2ko Merkataritza eta Marketineko Zuzendaritzaren zirkularrak dionez, “ Galdutako gauza bat aurkitzen duen pertsonalak, ez du izango bera eskuratzeko aukerarik, ezta ezarritako epe barruan bere jabeak erreklamatzen ez badu ere “ ELAn zirkularrean agertzen ez den zalantza bat bururatzen  zaigu. Hemendik aurrera, zer egingo eda eta nork eskuratuko ditu galdutako gauzak, beraien jabeek ez badute bueltatzeko  eskatzen? Arazoa bada langileak objektu hauekin gelditzea, guk, dohaintza egitea proposatzen degu, eta  honen jarraipena Gizarte-arretarako batzordeak egitea. Zirkularrak hau esaten du ere “ Langile batek gauza bat aurkitu eta Bezeroen Arreta Bulegora eramaten duenean, enpresa legez jokatzen duela ulertzen dugu eta ez gizabanakoaren gisa. “ Jakina da lan orduetan enpresa bezala jarduten dugula,  hemengo zuzendari eta arduradunek beste enpresekin gestioak egiten dituztenean bezala. Horregatik hauek ez lirateke gelditu behar eguberrietan batik bat ematen dizkieten opariekin (Ardo botilak, Urdaiazpikoak, solomoak etab...)  Dohaintza egitea proposatzen diegu ere.

 

Presentzia kontrola

Langileak antolatzeko araudiak, bi modura martxan jarri daitezke, negoziatzen eta hitz egiten edo aldebakarreko inposaketarekin. Berriro ere, enpresak bigarren modua erabili du.

ELAn gustatuko litzaiguke, enpresarekin lanegoitzaz bakoitzeko txanden  hasierako presentzia moduari buruz hitz egitea. Arrazoi ezberdinak daude naiz erresidentzi bakoitzean naiz lanpostu bakoitzaren lan egiteko modua aztertu ondoren txanda hasierak egokitzeko. ETSrekin egindako segregazioak argi utzi zuen lanpostu ezberdinetan dagoen antolamendu eza eta aldaketa hauek (Lan komertziala...)eta txanda hasieren aldaketak lanpostuaren soldata hobetu beharko litekela. Adostasunik ez dagoenez, uste degu funtzio hau (presentzia kontrola) geltoki laguntzaileei ezin zaiela ezarri,  eta honengatik, judizio akzioak aurrera eramango ditugu.

 

 

Marketin hutsa

Hori iruditzen zaigu, Euskotreneko iragarkia, Emakundeko laguntzaile  bezala. Hor agertzen dena enpresan egiten denaren zerikusirik gutxi dauka. Adibiderik garbiena, GGBBkoek Amarako Komertzial Agenteen kontra soberatzat jotzerakoan egindako ikuskizunarekin. Oraindik zain gaude, arrazoi ulergarri bat jasotzeko kontu honi buruz.