izkirimiri


                               

              

 

2011/06/10

Txaskarrillo astekaria  21 zkia.

espainolez 

 

Noizko, Zor zaigun dirua?

Maitzak 13an ateratako Izkirimirian esaten genuen, zuzendaritzak Helburuen soldatatik eskuratzeko gelditzen zen %40a ez zigula ordainduko, oraindik helburu batzuen buruz auditori bat itxaroten zeudelako. Ekainak 10ean gaude eta inork ez du aurpegirik ematen. Itxaroten jarraituko dugu!

 

Zirkulazioaren segurtasunaren batzordea (ZSB)

Hitzarmen kolektiboaren 110garren artikuluak esaten du, ZSBa Zuzendaritzaren ordezkaritza batek eta Administrazioko batzordean ordezkariak dituen sindikatu bakoitzetik kide batetaz osatuta egongo dela. Naiz eta horrela izan, azken urteotan ohizkoa izan da enpresaren ordezkaritza guztien parte hartzea, hitza baina botorik ez zutenak barne. Aurreko Martxoak 15 ean enpresak erabaki zuen, botoa ez zuten sindikatuak at uztea, honen eraginez ESK baztertua utziz. Lan Ikuskaritzak erabaki du, egokia izango litzatekeela, batzorde honen arauak enpresaren eta langileen ordezkarien artean itun baten bidez konpontzea. Honen gainetik zuzendaritza jarraitzen du oztopatzen ESK aren presentzia ZSB an. Gure ardurak bereizten gaituen bezala, bi zuzendari burugogorrengatik, ez diogu uko egingo batzorde honetara joatea. Gustatuko litzaiguke, guztiek egoteren eta partaidetzaren aukera enpresarekin adostea. Batzorde honen konpetentziei eta funtzionamenduari buruz, Administrazio kontseiluan partaidetza duten sindikatuek (CCOO;LAB eta ELAk), zuzendaritzaren sail teknikoarekin, aurreko astelehenean adostu genuen gure proposamenak plazaratzea. Espero degu, adostutako araudi batekin organo honek (ZSB)ak zentzuren bat hartzea eta zerbait egiteko bidea izatea.

 

Leioako autobusak

Aizkorriko errepidean egindako bidegorriak eragiten dituen arazoei buruz, plangintza eta aholkularitzaren GGBB arduradunak Batzorde Iraunkorrari esan dionez, arazo hau Foru Aldundiari plazaratu dio. Enpresa, Foru Aldundia eta Udaletxea adosten diren bitartean, langileak arazo hau sufritzen jarraitzen dute. Zuzendaritzak, Metroari zerbitzua ematen duten txandei inposaturiko mantentze lanei buruz, arduraduna dionez, Gidari kobratzaileen funtzioen barne daudela. ELAkoek honen kontra gaude, lanpostu honetako funtzioetan zuzenki lan hauek aipatuta ez daudelako, horregatik, egoera hau salatzeko aukera baloratuko degu.

 

Epaiketaz beteriko hilea

Ekainako hilabetean ELAk bakarrik edo eta beste sindikatu batzuekin batera jarritako salaketen ondorioz, epaiketa ezberdinak egingo dira, adibidez, Durangoko espezialistaren desagertzearen ondorioz Tren agenteei jarritako lan karga, kanpo deialdietako irregulartasunak, Lezamako istripuaren ondorioz Batzorde iIaunkorraren 5 kideei ezarritako bidegabeko santzio diskriminatzaileak.

 

ELAren Mendeurrena

ELA 1911ren uztailaren 23an Bilbon 178 lantalde batek sortu zuen. Ordutik, gorabehera asko bizi izan ditu, Hego Euskal Herriko  sindikatu handiena bilakatuz 109.318 kideekin eta azkenengo hauteskunde sindikalean %36eko ordezkaritzarekin. Hurrengo Ekainak 11ean Bilbon ospatuko da ELAkideentzako  hain garrantzitsua den Mendeurrenaren ekitaldi nagusia.