izkirimiri


                               

              

 

2011/01/20

Txaskarrillo astekaria 1zkia.

espainolez


Batzorde Iraunkorraren eratzea


2011ko urtarrilaren hamaikan,Batzorde Iraunkorra berria eratu zen.
Entzundakoak entzun ondoren, LABek aurkeztutako hautagaia, ELA,LAB,UGT eta CCOOeko botoekin Batzordeko Idazkaria izendatu genuen. LANKIDEko hautagaiak berriz, bere botoa besterik ez zuen jaso.
ELAren aldetik, Luis Angel Garridori, ( Idazkari ohiari ), ezkertu nahi diogu, ezin hobeto bete duen bere lanagatik, eta baita ere, Oscar Bordesi (Idazkari berriari) eskeini, gure laguntza osoa.
Aipatzekoa izan da CCOO, UGT eta LANKIDEk egin duten senperrena, gehiengoa duen ELA sindikatoko norbaitek, Idazkaria izan ez dedin.
Batzorde Iraunkorra osatzen duten ordezkariak hauk dira :

ELA: Luis Ángel Garrido, Igor Caridad, Mikel Zapirain eta José Luis Golmaio
LAB: Unai Domínguez eta Oskar Bordes
UGT: Ernesto Gimeno eta Julián Morales
CCOO: Judith Santamaría eta Javier Dávila
CGT: Arsenio Elorduy
LANKIDE: Iñaki Fernández Arrue
ESK: Joseba Fernández


Epaimahai Aztertzailea


Batzorde Iraunkorrak hautatu dituen ordezkariak Epaimahai Aztertzailean parte hartzeko, Txema Negro (ELA) eta Julian Morales (UGT) izan dira. Epaimahairen lehen bileran, UGTren baimerarekin, Mikel Andres Uriartek ( Bizkaiko Teknikari eta Administragile elkargoko ordezkariak ) UGTko hautatu berria ordezkatu du. CCOOek bozkatu zuen UGTko ordezkaria. Zer dio oraingoan ?. Sinestezina.


Prestakuntza Langileen Gaikuntzan

 
Lehen aldia da, Tranbiako Agenterako eta Operazioetako Agenterako hastear dagoen ikasprozesuan dauden lankideak, Paroko Bulegora bidaltzen dituztela. Beka triste bat ere ez dute jasoko. Urteak dira, ELAK, eskaera egin ziola Zuzendaritzari eta baita honek onartu zuela, heziketa prozesuko lankideak, 7 mailarekin kontratatu behar zirela eta lehen egunetik gainera.
Haize berriekin, okerrera.
ELAtik adierazi diogu Zuzendaritzari, behin-behineko langilego taldearen lan-baldintzen atzeratze bat suposatzen duela neurri honek, eta horregatik gure aurkakotasuna.


Greba Orokorra


Batzordeko gehiengoak, hurrengo urtarrillaren 27an Greba Orokorrarako deialdiaren alde egitea onartu du. Saiatzen ari diren murrizketak, denoi ukitzen digute. Milaka lagun, egoera larrian aurki daitezke laster. Euskal langileok, kalean, mobilizazioen bidez, gure eskubideak errespeta izan daitezen aldarrikatu behar dugu.
PENTSIOEKIN, LAPURKETARIK EZ !!
URTARRILAREN 27AN, GREBA OROKORRA !!


Kanpoko deialdiak


Aurreko 2011eko urtarrilaren 14ean, ELA, LAB, eta CGTren botoekin, eta ESKren babesarekin, Zuzendaritzari adierazpen bat bidaltzea onartu egin zan. Bertan, Kanpoko Deialdiaren prozesuaren bat-bateko geldiarazpena, eta bertan, gure uztez diren irregulartasunak aztertzeko premiazko bilera bat egitea eskatzen genuen. CCOO, UGT eta LANKIDEk, ez zuten jarrerarik hartu.


Azpeitiako Museoa


Nahasia dabil giroa Azpeitiako Museoan. Museoaren geroaren ziurgabetasuna ikusita alde batetik, eta aurreikusgarri baino ia ziur den bertako lantaldearen subrogazioa bestetik, ELAk proposatuaz, Batzorde Iraunkorrak, Giza Baliabide Zuzendaritzari bilera bat egitea eskatu dio, gai hau aztertzeko. Gure aldarrikapenen artean aipatu, bertako lankideek, ekonomiko eta lanbaldintzen aldetik kaltetuak ez izatea eta ETSrekin dugun bezala, Fundazio berriarekin ere, irazkortasunaren bermea edukitzea.


Itzarri


ELAk, empresak aldebakarreko ezarritako Itzarriren %50eko murrizpenaren kontrako aukerztutako demandaren eraginez, aurreko ostiralean, PRECON bildu ginen. Bat etortzerik ez zen egon eta tramite hau bete ondoren, epaitegietara zuzenduko gera.


Demandak


Hilak 19an, bat etortzerik gabe itxi dira, bere eskubideak murriztuak aurkitu dituzten bi ELAkideen adiskidetza ekitaldiak. Ohikoa izaten ari da egoera hau, batipat, denok dakigun sindikatu batetan harpidetzarik ez baduzu. Kezkagarria benetan.


Preco A.Pko operadoreak eta Gasteizeko megafoniako operadoreak


Hilak 20ean PRECON bilera bat egin zen ELAk jarritako demandaren eraginez. Demanda honek zuzendaritzaren kontra jarri zen, hitzarmen kolektiboa (Zerbitzu koadroen 20garren artikuluaren laugarren atala) ez betetzeagatik. Gasteizeko A:Pko lantalde gabeziak, jaiegun iraunkorrarengatik, jai edukitzeko eskubidea hurratzen du. Zuzendaritzak dionez, oso ezohizko egoeratan gertatzen da hau. Bainan gu egiaztu degu,hilean %50 txandetan gertatzen dela. Auzitegian ikusiko gera ere.