izkirimiri


                               

              

 

2011/05/20

Txaskarrillo astekaria 18 zkia.

espainolez 

 

Eskalafoi

2003ko urtean eta berriro 2006an, Euskal Herriko Auzitegi Gorenan lortutako akordioen arabera,  enpresak, urtearen hasieran, eskalafoia argitaratzeko betebeharra dauka. Zuzendaritzaren geldotasunaren aurrean, ELAk, PRECOren esku-harmena eskatu du akordioa betetzeko. Salaketak, ondorioak izan ditu. Joan den asteazkenean, Zuzendaritzak, maiatzak bukatu baino lehen argitaratuko duela, eman du hitza. PRECO santua… 

 

Hau marka

Nahiz eta ordezkari bat eduki Bizkaian, ez da ordezkapen nahikoa ESKrentzat, Batzorde Iraunkorran eskubide osoz egoteko. Horrelakoa gertatzen denean ( eta ez da lehen aldia ), arautegian onartua dago, sindikal batzorde horrek, Batzorde Iraunkorran parte hartzea bere iritziak ematen, baina bozkarik gabe. Horrela gauzak, Zuzendaritzako norbaiti bururatu zitzaion, ESKren agerrerari, betoa jartzea. Barregarri izan zan Zuzendaritzak “jaikitze” bat antzeztu zuenean ESKko ordezkariak bilera batean zirelako.

Geroztik, Zuzendaritzak PRECOra eraman du auzia, ESK Batzordetik baztertu nahaian, bertan hamabi ordezkari besterik ez direla argudioarekin. Eta PRECOko bitartekariak proposatu duenez, onartzen da ESKren partehartzea Batzordean, baina arauak dioenez, bozkarik gabe. Eta Zuzendaritzak, ez duela epaia onartzen. Astoak antzera, setatsu.

 

Gastua kontrolpean ?

Ajuriaeneatik aldarrikatzen den estura, ez du ezarpenik Euskotrenen. Aste honetan, Hitzarmenetik at postu baten izendapena jakin dugu. Lanpostua beteko duen lagunari errespeto osoa adieraziz, barreguria eman digu lanpostuaren betekizunak irakurri ditugunean: “ Euskotreneko ustiapeneko eta aprobetxamenduko gastuaren aurrekontu-kontrolaren Arduraduna langileen gastuena izan ezik”. Esandakoa, barreguria, zeingodiaguba ˇ!  

 

Azpeitiako Museoa

Azpeitiako Zuzendaritza bere kargutik kendu, Formakuntzaren Arduradun izendatu, berriro Museora itzuli. Euskotreneko Zuzendaritzak, ikuskizun lotsagarri hau eman ondoren, iragarki batekin egin dugu topo idatzitako prentsan :  Museoko Zuzendari baten Hautaketa. Betekizunen artean, euskararen balorapena dago beste hizkuntzen maila parean ( swahili, arameo edo txinatarra jakitea berdin balio du ) eta aipagarria, trenbideari buruzko jakinduria edo esperientzia ez dutela eskatzen. Gaurko Zuzendariaren lanak, mundo osoko aitorkuntza jasotzen duen bitartean, ez da horrela tamalez Garraio Sailatik adierazten diotena. Eta hemen, Euskotrenen, Formakuntzarako Arduradunarik gabe oraindik.

 

Hauteskundetako Kanpaina

Txiripazko gauzan ote den?, ez dakigu, baina horrela izan da eta horrela kontatuko dugu. Batzorde Iraunkorrak bilera bat eskatu zuen Autobusen Emakidaren informazioa eskuratzeko, eta Zuzendaritzak han zegoen egun batzuetara gure galderak erantzuten. Formakuntzarako hezitzaileen eta Formakuntza beraren baldintzak ezagutzeko beste bilera eskatu eta berriro baietz erantzuna. ELAk, bilera bat eskatu du geltokiko ordutegiak aztertzeko, lanorduak eta familiako bizimodua adizkidatzeko asmoarekin, eta  baietz, egingo dugula. Hauteskundeko kanpainan bete betean gaudenean, Zuzendaritzaren aburua da, akordioetara iristeko, hitzegitea eta negoziazioa direla bide bakarrak. Kasualidadea, edo hori bera adierazten dutela (derrigorrez adierazi behar kanpainan) hautagai aurkezten diren enpresako zenbait arduradunek ( zorte on Zuzendari Jauna ) eta horregatik egun hauek lasai egotea komeni zaielako. Dena den, Zuzendaritzaren jarrera hau irauntzea da gure desioa, baina zail xamar, aste batzuk barru epaiketak bistan ditugula.