izkirimiri


                               

              

 

2011/05/13

Txaskarrillo astekaria 17 zkia.

espainolez 

 

Tranbiaren Segurtasuna


Joan den maiatzaren 9an, Bilboko Tranbiak, errepideko seinaleztapen gaberik aurkitu zan, dirudienez, indarraren faltagatik. Horrelako ezusteko egoerei aurre egiteko, protokolo bat badago, baina , beti bezala, Tranbiaren Agenteak izan ziren “ora pro nobis” intonatu behar izan zutenak, ezbeharren bat gerta ez zedin.
Galdera pare bat :
Zergatik ez daukagu larrialdietako indar-iturrigailu bat, tranbiaren seinaleen ibilera bermatzeko indarraren etendura gertatzen danerako?
Zergatik ez zegoen langile aditurik ( udaltzain edo Euskotreneko arduradun ), arrisku handiko bidegurutzetan ( la Merced Zubian, Borobil Enparantzan, Biotz Sakratuan ..) laguntzeko?
Zergatik baimendu zan zirkulazioa egoera larri honetan?
ELAk, Segurtasun eta Osasun Batzordean aztertuko du gertatutakoa.


Helburuen araberako ordainketa


Apirilaren soldatan ez dugu kobratuko helburuen araberako ordainketaren %40 gainontzekoa. “Ikerketa” ez dala oraindik amaitu diote. Zuzendaritzak Guretzaten esandakoa, itxura azaltzeagatik ez zuen egiarik esan. Atzerapen honek, susmo txarra ematen digu.


Unitate berrietarako prestakuntza


Aldea dago, gidari-kobratzaileen GGA formakuntzarekin gertatutakoarekin ( gogora PRECOra joan behar izan genuela). Oraindik idatzirik gabe dagoen akordio batera heldu gara Zuzendaritzarekin eta baldintza hauekin beteko da Prestakuntza:
Langileak lan-ordutik liberatzea, lanaldi gehienaren zenbaketa ( lan-txandarena edo formakuntza denborarena ), ZUParen arabera lansari aldakorrak kobratzea. Aipatzekoa, inork ez duela eskatu prestakuntza borondatez lan-ordutik kanpo egitea lansari kaskar baten truke. Ikasten doazela, edo Gidari-kobratzaileak bost axola beraiei.


Geltokiak


ELAk, langileok garraio publikoan lantokira joateko ahaltzeko, Gipuzkoako geltoki batzuren, sarrera-irteeren ordutegi-aldaketa proposamen bat azaldu dio enpresari. Bizkaiko geltokien antzeko proposamena bat lantzen ari gara. Zuen iradokizunak kontuan hartuko ditugu.


Gipuzkoako autobusak


Enpresak, Guretzaten adierazitakoa bazterrean utzita, bidezkoa da aitortzea, sentsazio onekin irten ginela, Gipuzkoako errepide lineen jarraipenari buruz Zuzendaritzarekin egin genuen bileratik.
Oraindik ez dute argitaratu Aldundiaren baldintza teknikoen plegua, baina badirudi, enpresak lan sendoa egiten ari dala emakida lortzeko. Ala bada, amen.
Portzierto, Guretzatena, hau marka!. Idazten duenak, perretxikutara saiatuko balitz…


Tranbiaren Publizitatea


Tranbiaren unitatetan, alderdi politikoen publizitatea agertzeagatik, kexu dexente iritsi zaizkigu bai langile zein bezeroenak. Berdin zaigu EAJ, PP edo PSE izan alderdiak. Ez zaigu egokia iruditzen. Euskotren, garraiorako sozietate publiko bat da, eta gai hauetarako badira hedabide publikoak publizitate-tarteak eskeintzen dutenak alderdien mezuak zabaltzeko.