izkirimiri


                               

              

 

2011/05/06

Txaskarrillo astekaria 16 zkia.

espainolez 

 

Gipuzkoako autobusak

ELAk proposatuaz, hurrengo maiatzak 12rako, Batzorde Iraunkorrak deialdia egin du asanbladak egiteko, Zumaia eta Elgoibarko lanegoitzetan. Guretzatek emandako berri nahasien aurrean, Batzordearen asmoa da, daukagun informazio ematea, eta denon artean, errepide lineen emakidaren egoera aztertzea. Bestetik, bilera bat eskatu diogu Zuzendari Nagusiari, aurrez aurre enpresaren benetazko asmoak zeintzuk diren jakiteko. Denok, gogoan dugu Zuzendaritzaren geldotasuna informazio eskaeren orduan, ( Lebario eta Aresorako egoitza-aldaketak, Museoaren gerokoa, Komertzial arloko planak…). Eta Arriola xelebreak honelakoak esaten Eusko Legebiltzarrean : “ Zuzendaritzak, eta ezin izan beste modura, baditu Enpresako Batzordearekin harremanak eta elkarizketak …” Harrapa zak!!

 

Informazio Operatzaileak

Geltokiko Laguntzaileekin gertatzen den bezala, Komertzial Arloko geldotasun eta kudeaketa ezarengatik kaltetua gertatzen dana, Informazio Operatzaileen taldea da. Azken urteotan, talde honen lan-zama gero eta gehiago handitzen joan da. Horregatik adostu zan 2008-2010 Hitzarmenaren negoziazioan (eta orain gutxi prorrogatua) 6 lan-plaza berri ( Bizkaian 3 eta beste 3 Gipuzkoan ) sortzearen  konpromisoa. Azken boladan, ELAk behin eta berriz eskatu du agindua betetzeko, denbora epea nahikoa emanaz, lanpostuen kokatzeko gune-arazoak konpontzeko.

Liskarra ez badute gustokoa, ezin ulertu Zuzendaritzaren nagitasuna. Noizko, Arretarako Komertzial Plan loratu hori ?

 

Prestakuntza

2011rako Prestakuntza Plana non dago ?. Eta non, enpresaren lehen azalpenari, ELAk egindako ekarpenak?  Tren Agente, Operaziozko, eta Mantenimenduko jendeari, unitate berriarekiko formakuntza emateko, zer dio Zuzendaritzak. Nor daki ! Prestakuntzarako Arduradunen izendapena ezabatu zuten ezkeroztik, ez dakigu gaur egun nor den arlo horretan arduratu behar denaren izena. Kalitatea eta eraginkortasuna, bai horixe.

 

2010 Urteko Zenbaketa

2011eko maiatzaren lehen astean gagoz eta oraindik ez dugu jaso urteko zenbaketa. Hitzarmenean garbi azaltzen da : “ Behin urteko zenbaketa itxi ondoren eta hilabeteko epean, langileak urteko txostena jasoko dute, …”.  Hitzarmena ez dutela errespetatzen motel ! Egia esan, ez da gauz berria.

 

Aurrekari txarrak geltokietan

“Asto bati buztana eken eta beste bati ezar”. Horrela ari dira geltokiekin gure agintariak. Geltoki bat hustu , ondokoa zerbitzuan egoteko. Eta, zein den bat bestea baino garrantzitsuagoa, hori dakien “argitsu” horren izena, misterio bat. Hendaian adibidez, arratsaldeko txanda egin behar duen Laguntzailea, Irunera bidaltzen dute. Eta Iparraldeko atea ?  Eta pass-bask txartelak ? Aurrezteko, jantziak arindu. Euskotren badoa bai, baina okerreko bidetik

 

Itzarriren  Auzia

Joan den maiatzaren 3an, 2010eko uztailatik gero, Itzarriren ekarpena %50 murrizteagatik ELAk epaitegira eramandako auzia, epai zain geratu da. Bestaldetik, EAEko Auzetgi Nagusiak, Kanpo Deialdien salaketagatik egin behar den epaiketa, maiatzaren 31arte atzeratu du.