izkirimiri


                               

              

 

2011/04/29

Txaskarrillo astekaria 15 zkia.

espainolez 

 

Beste behin ere kontu berdina

Berriz egin dute, CCOO eta UGTkoek naiz eta 20011 apirilaren 20ko geldialdiaren aldekoak izan, azken orduan, enpresaren txontxongilo modura komunikatu  bat atera dute langilegoaren mobilizazioaren iritzi kontrajarriak adierazten. Gertatzen dagoenakin, oraindik UGTkoek galdetzen ari dira,   zertarako balio izango duen geldialdia. Aitzakirik gabe egongo bagina bezala.  Aitzaki asko ditugu euskotreneko langileak UGT etA CCOOen jarrerarekin nazkatuak egoteko. Batzorde Iraunkorrean mobilizazioetara batu egiten dira, bainan dirudienez enpresarekin hitz egin ondoren hartutako konpromisuetaz ahaztu egiten dira, eta guzti honetaz jendea nahasteko, eraso egiten gaituzte, gure "motibazio politikoekin". Ezin da langilegoa eta zuzendaritza batera defendatu, langileak badakite zentzuk defendatzen dituzte hauek.

 

Emakunde edo Ararteko. Zein da arazoa?

CCOOek proposaturik, Batzorde Iraunkorrak Emakunderi eskutitz bat bidali zion, denok dakizkigun arrazoiengatik, soberatzat jo zituzten langileen egoera salatzeko. Emakunderen erantzuna, Arartekori plazaratzeko izan zen, EuskoTren bere konpetentzia ez delako. CCOOek beste guztiak bezala Emakunderen erantzuna eduki du eta aukera izan du bere iritzia emateko. Emakunde edo Ararteko? Berdin da, garrantzia duena da langile batzuk kaltetutak daudela eta egoera hau salatu behar dela. Aitzaki bat gehiago komunikatu bat ateratzeko enpresari eskutxo bat emateko eta bide batez  besteen argudioak politikoak direla esateko.

 

Euskara

Komunikabideen arabera, Eusko Jaularitzako sailburu den Inaki Arriolak iragarri duenez, hurrengo euskalduntze planak 400 langileentzat bideratuta egongo da. Ez dakigu noraino iritsiko den plan hau, eta ez dakigu euskalduntze plan honetan alde sozialak parte edukiko duen al ez, bainan sailburuak euskerarekiko eduki duen jarrera ikusita eta kanpoko deialdietan utzi diguten lekuarekin, jai daukagu. Gogorazi nahi degu, euskalduntze planaren berrikustea eta berritzea hitzarmen kolektiboaren konpromiso bat dela eta orain dela gutxi prorrogatu dela.

 

Eguberriko saskia

Ofizialki ta lau hilabete ondoren, Guretzat- en bidez jakinarazten digute saskiaren ez jasotzearen arrazoiak: "krisialdiaren ondorioz eta gastuen murrizteko beharrarengatik, eguberriko saskiak ezabatu ditugu" Naiz eta arrazoi hauek bromaren itxura eduki, ezkertzen degu informazioa hilabete gutxi batzuen ondoren. Dirudienez, pentsio planak eta C5-ak murrizpenaren salbu gelditu dira. Beti bezala, Zuzendaritzak Guretza-en bidez langileak desinformatzen eta manipulatzen saiatzen da.

 

Kanpoko deialdiak

ELA eta LAbek salaketa jarri ondoren, hurrengo maitzak 17an, EGEn epaiketa ospatuko da. Gure ustez, Mantenimendu Teknikari, Tranbia agente eta Gidari kobratzaileen kanpoko deialdietan gertatzen ari diren irregulartasunak salatzeko.  Ikusten ditugun irregulartasunen barne daude, Euskeraren eskakisunak eta enpresaren barneko poltsetan dauden aldi baterako langileei aurkezteko aukera ezabatzea.