izkirimiri


                               

              

 

2011/04/15

Txaskarrillo astekaria 13 zkia.

espainolez 

 

Gaizkiago ezin.

Horrela bukatu da zuzendaritza eta sindikatoen arteko Euskotreneko Berdintasunaren II garren planaren negoziazioaren bilera. Aurkeztu zaigun arazorik garrantzitsuena, ordezkaritza sozialaren mugaketa izan da, berdintasunaren komisioan bi ordezkari soilik utzita, enpresak jarri dituen zazpiren aurrean. Beste aldetik, GGBBko arduradun eta aholkularia denaren egindako hitzaldietan entzundakoa eta gero, susmatzen degu zuzendaritzak Berdintasun planaren betebehar legalak bakarrik bete nahi dituela adierazpen eta intentzio onekin bainan benetan desberdintasunak murriztu ditzakeen plan bati forma eman gabe.

 

Jabetu zaitezen

Obsesiboa iruditzen zaigu zuzendaritza honek aurreko legealdiaekin behin eta berriz egiten dituen parekotasunak. Oraingo GGBBkoek aurreko legealdietan gaizki egindako gauzekin, bere burua zurituko balute bezala. Azkenengo Guretzat-ean  zuzendaritzak batzordeari gaur egun  dagoen ezinegona datu eta gertaerekin frogatzea eskatzen dio, aurreko legealdietan gertatutakoaren analisi konparatibo baten modura. ELAtik, erantzun bat eskatzen degu, jakiteko  ze zuzendaritzekin parekatu behar gera? PSEkoarekin, Bizkaiko autobusen ustiaketa saldu nahi zuena? Edo EAJkoarekin, bere handitasun eta harrotasunarekin, 2004ean 26greba egun irabazi zituena?. Zuzendaritza ezberdinei ELAk emandako erantzunak, ez da sigletan oinarritu, hauek hartutako jarreretan baizik. Hau da zuen akatsa.

 

Agintearen erabilpena

Apirilaren zazpian, Biolentzia 0ren azkenengo bilera ospatu zen. ELAk enpresari kudeatu eta lortzea eskatu zion, jendaurrean lan egiten duten langileak, bezeroekin sortzen diren gatazka juridikoetan agintari egoera edukitzea. Jasanezina iruditzen zaigu, gaur egun langile baten kontrako hitz eraso edo eraso fisikoak hain merkeak ateratzea. Iruditzen zaigu inongo eragozpenik dagonik, Metro-Bilbao eta RENFEkoek daukatenean.

 

Helburuak betea al dira?

Zergatik Martxoko sodatan, helburuen sarian %60a soilik jaso degu? Azkenengo Guretzat-ean zuzendaritzak hau esan duenean?:

“Denon artean 2010eko jarritako helburuetara iristea lortu degu”. Non dago gelditzen den %40a? Edo ulertzen da edo gehiegi ulertzen da...

 

Gipuzkoako Autobusak

Dirudienez Gipuzkoako Aldundiaren arabera, Euskotreneko Gidari-Kobratzaileek dituzten lan egoeren kostea, beste Lurraldebuseko lineen operadoreen aurrean gehiegizkoak dira eta ez dago prest hau bere gain hartzeko. Negoziazioak aurrera ez badijoaz, Euskotrenek koste hauek bere gain hartu beharko ditu, beste garai batean, Bizkaiko beste linea batzuetan egin zuen bezala. Lineen kudeaketarekin jarraitzea, lehentasunezko objektiboa  izan behar da.

 

Gipuzkoako Komertzial Agenteak

Emakundek Arartekoaren eskuetan utzi du,  Batzorde iraunkorrak egindako salaketa, GGBBko zuzendaritzak erabilitako argudioak Gipuzkoako Komertzial Agenteak soberatzat jotzeko. Zuzendaritzas Nahaste borraste batean sartu dela agerikoa da, ez dakigu ze esango dute orain. Ze argudio erabiliko dute orain langile hauek soberatzat jotzeko? Batzordeari esango diote, aurpegira gezurra esaten ari garela?