izkirimiri


                               

              

 

2011/04/08

Txaskarrillo astekaria 12 zkia.

espainolez 

 

Neurrigabeko lanegunak

Dirudienez, ETSko agintari bati ezker, zaindari bati, lan eta soldata gabeko hilabeteko zigorra ezarri diote, ustez, lan orduetan lokartzeagatik. Arduradunek hausnarketaren bat egin beharko dute, jakiteko zergatik ETS eta EUSKOTRENek azpikontratatzen dituzten enpresetan, bere  langileak, soldata duin bat ateratzeko, 12-14 orduko lanegunak egin behar dituzte eta beren lan egoera zein den jakiteko. Hobeto legoke  ETS ETA EUSKOTRENEK lanpostu hauek betetzeko langile poltsak sortzea.Gure uztez agintari honen jokaera tamalgarria izan da.

 

Objetiboen saria, eta larunbat, igande eta jaiegunetakoa

Jakin degunez objektibo batzuk balioztatu gabe daude oraindik, arrazoi honengatik Martxoko soldatan (Apirilak 12), objektibo eta larunbat, igande eta jaiegunen sariaren %60,66a jasoko degu soilik. larunbat, igande eta jaiegunetakoan jasoko degu 5,82 Euro larunbata edo lan egindako zubi bakoitzarengatik eta 11,64 Euro igande eta lan egindako jai egunarengatik. Sorpresarik ez egotea espero degu.

 

Arriola legebiltzarrean

Pena merezi du literalki azaltzea Arriolak esandakoa legebiltzarreko hitzaldi bat bukatu ostean:

“Euskotrenen, batzorde iraunkorrak ez du agintzen, Euskotreneko zuzendaritza agintzen du. Ni ez dakit iraganean ze influentzi, aginte edo ohitura zuten, edo zertara ohitu zituzten, esaten dudana da, gaur egun EUSKOTRENEN eh! Zuzendaritza agintzen duela eta ez batzorde iraunkorra.” Aitortu behar da, garbiago ezin dela izan!.  

 

Madrilgo manifestazioa

Asteartean ELA-EUSKOTRENeko ordezkari batzuk Madrilen, Galiziar, Kataluniako, Kanariar eta Euskal sindikatuak egindako deialdira joan ginen. Deialdi honen arrazoia zen, gizarte murrizketen kontra eta CCOO eta UGT sindikatuak CEOErekin Madrilen negoziatzen ari diren Kolektiboen negoziazioaren erreformaren kontra. Baita-re CCOO eta UGTek eramandako erdipareko  sindikal modua, aurrez aurreko sindikal moduaren aurrean.

 

Lezamako istripuaren txostena

Lan ikuskariaren esku-hartzearen ondoren, Apirilak 6ean, urte eta erdi Lezamako istripua pasa ondoren ELAko ordezkariak istripuaren txosten teknikoaren informazioa ikusteko eta aztertzeko eskubidea degu. Ezin degu esan Euskotreneko zuzendaritzaren jarrera oso gardena izan dela.

 

Geltoki Laguntzaileak

ELAko ordezkariak batzorde paritarioan azaldutako kexen ondoren, (Geltoki laguntzaileek diru sartzerakoan dituzten arazoak), enpresak, lineako ikuskarien bitartez txanda bereziak betetzeko kanbioak bideratzeko konpromisoa hartu du. Hendaiako geltokian, bere egoera berezia denez, diru sarrerak lan ikuskarien bitartez ahal egingo dira. Gainera, Meat-etan diru sarrerak egiteko ahal eginak egiten daude. Bestaldetik ELAtik segurtasun arazoengatik eskatu degu tren kabinetan “hoperrak” ez eramateko eta lan ikuskariak izan daitezela lan honen arduradunak.