izkirimiri


                               

              

 

2011/04/01

Txaskarrillo astekaria 11 zkia.

espainolez 

 

Ilusio galduak

2009ko abenduaren 18an Euskotreneko zuzendaritzak Guretzat-en iragarri zuen, Barakaldoko Udaletxearen erregistroan aurkeztutako egitasmoa, errepideko hiri garraioa eramateko, esleipen eskaerarekin batera. 19 Gidari-Kobratzaile langileei lana ematea espero zen. Aurreko Martxoaren 25ean beste Guretzat batean enpresak iragarri zuen, Euskotren, Adnor eta Transitia enpresen batuketaren ondoren (DEB), hiri zerbitzu hau kudeatuko zutela. Jakina, gidari-kobratzaileak Euskotrenekoak ez dira izango. Etorkizunerako apustu galanta!

 

Agente Komertzialak

Amarako Lineako Agente komertzialak soberatzat jo ondoren, ELAko Atal Sindikalak PRECOren esku-hartzea eskatu du. Lanpostu hauek Hitzarmen Kolektiboaren barnean dagoen “Lineen kudeaketaren ereduan ” agertzen dira eta guretzako amortizazio honek Hitzarmenaren apurketa garbitzat jotzen degu. Guzti honi batzen badiogu soberatzat jotzearen justifikazio arroa, postu hauek mamia galdu dutela esanez, hauetako bi langile lanegun murrizpenekin daudenean eta bestea AEan dagoenean,  eraman gaitu, beste sindikatuekin batera EMAKUNDEREN esku-hartzea eskatzea,  publikoki salatzea eta Apirilak 20an lan-geldialdi partzial bat deitzea,( LANKIDEren  jarrera  falta da). Uzten badiegu, hurrengoa zu izan zintezke.

 

Ganorabakoen etxean goizeko salda arratsean

Martxoaren 30ean Bilboko epaitegietan, Antxon Urrusolo aurkezleak bere  defentsan esandakoa entzun eta gero, esaera apropos datorkigu.Tranbia agente batek ustezko hitz eraso baten ondoren, langileari toxikologi froga bat eskatu zion, gure garraio sailburu den Inaki Arriolak Eusko Legebiltzarrean aurrean aho bete hortz horrelakoak egiteko komunikabideei aurreratu zien bezala. Salda badago herri maite honetan, bai horixe!!

 

Geltoki laguntzaileak

LANKIDEREN komunikatu batek dionez, Zuzendaritzak, ELAk enpresari bidalitako agirian  eskatzen ziren eskaerei eta hobekuntza komertzialei, erantzuna eman die. Zehaztu gabe dago zeinek jarriko duen txapela baina garbi dagoena da, zuzendaritzaren informazioa elkarte honetara iristeko interes handiagoa duela. Positiboena, hobekuntzak lantalde honetara iritsiko direla. Gehiago badatoz hobe!

 

Lan Ikuskaritza

Lan ikuskaritzak, Zirkulazioko seguritateko batzordearen eta Osasuna ta Segurtasunerako komitearen eskuduntzan emandako txostenak dioenez, adostasunik ez dagoenean, gatazka konpontzeko, bakarrik erabili daitezke indarreko legegintzan dauden baldintzetan, lehentasuna emanez Osasuna ta Segurtasunerako komiteari, Zirkulazioko seguritateko batzordearen aurrean, lanaren segurtasunaren eta osasunaren gai guztiak ukitzeko, Trenbideko trafikoan langileen Osasun eta Segurtasunari dagozkienak, barne direlarik. Garaia zen.

 

Soldata

Hurrengo Maiatzaren 3an epaiketa egongo da, Elak, zuzendaritzari ezarritako demanda Itzarriren diruaren jartzearen aldebakarreko deskontuagatik. Bestaldetik, Zuzendaritzak soldata mantentzearekiko informaziorik eman gabe jarraitzen du. Zorionez azkenengo Guretzat-en  agertzen denez, objektiboen ordaina eta Igande-Larunbaten saria jasoko degu.