izkirimiri


                               

              

 

2011/03/25

Txaskarrillo astekaria 10 zkia.

espainolez 

 

Isildu ala baztertzen zaitut

Zuzendaritzak erabaki du, ESK PRECOra eramatea, batzorde iraunkorreko bileretara joateko duen eskubidea eragozteko. Hauena obsesiboa da.

 

Unitate berriak

Langile batzuk esan digutenez,  unitate berrien lan postuan zuzendu beharreko akats batzuk daude, postu honen ergonomiari kalte eginez. Kameretaz  hitzegiteaz gain, konponbide erreza duten akats batzuetaz ari gera. ELAko prebentziozko ordezkariek, unitate berrietan bisita bat egitea eskatuko degu, dauden akatsak bertan ikusteko eta enpresari konpontzeko premiatzeko.

 

ERRUGBIA

Aurreko Martxoak 5ean geltoki laguntzaile batek, Donostian errugbi partidua zelakoan, bere zorrotik 800 Euro jarri zituen, jende piloa etortzear zegoenez kanbioa edukitzeko. Azpimarratu behar degu enpresak kaltetutako geltokiei kanbioaz hornitzeari uko egin ziola, geltoki laguntzaileei ardura guztia utziaz horrelako egun bati aurre egiteko. Hau da ELAk kolektibo honetako langileekin egindako eta enpresari emandako dokumentuan, proposaturiko arazoetatik bat. Espero degu, enpresak kontu hartzea etorkizunean egongo diren horrelako gertaeretan. Larunbat honetan bertan beste partidu bat dago. ELAn iruzurren kontrako langileei egun berezi hauetan inposaturiko lan etenaldiko egunen kontra gaude. Zeinekin negoziatu dituzte txanda hauek?

 

Durangoko tailerra

Durangoko tailerraren egutegiarekiko GGBBko arduraduna duen jarrera, batzorde iraunkorrari ile hartzea hutsa da. Tailerreko langileak erabili, batzorde iraunkorrak lantegi guztiko egutegiak sina dezan, xantaia egitea da, eta hau zentral sindikal batzuk bezala enpresarekin batera joaten direnak, guretzako jasanezina da. ELAk tailerreko egutegia soilik sinatuko du, kolektibo honen beharrak bultzatuz. ELArekin xantai eta presio hauekin jai daukate.

 

Prestakuntza

Zuzendaritzak, batzorde iraunkorrari eman dion prestakuntza plana, batik bat zirkulazioak eragiten dion langileagoari, azken urteetan jaso den planik eskasena da. Baina hitzarmenetik kanpoko langileen prestakuntza kurtsoetaz hitz egiten degunean gauza aldatzen da. Azkenengo urteetan kolektibo honentzako prestakuntza asko gehitu da, batik bat guretzako ulertzeko zailak egiten zaizkigun kurtsoekin, zuzendarientzako alemaneko kurtsoak, segurtasun kurtsoak segurtasun zuzendariarentzako, GGBBko kurtsoak GGBBko zuzendariarentzako, ingeleseko kurtsoak komunikabideko arduradunarentzako...

ELAk plan horretan akzio hezigarri proposamen bat aurkeztuko du. Bideratutako prestakuntza kolektibo ezberdinen benetako beharrei konponbidea emateko, beste pertsona batzuen  curriculuma  bete gabe.     

 

Ardantzako geltokia

Nola izan daiteke? Beste behin modu berdinean aurkitzen gera, ireki berri dagoen geltoki bateko lan postuan mahirik ez egotea, kanbioak gordetzeko armairurik gabe etab... Berriz aurkitzen gera gaizki eta ikusmira gutxirekin montatutako lantoki batekin. Gai hauek segurtasun eta osasuneko komitera eramango ditugu.