informatzen


                               

              

 

2011/02/27

 

ELAk lan eskubideen atzerapenak salatzen ditu.

GGBBko zuzendaritzaren jarrera jasanezina da eta gelditzen zaigun bide bakarra mobilizazioa da.

 

Berriak-en ohartarazi genuen, GGBBko kudeaketan aldaketarik ez bagenuen ikusten enpresaren giroa zapuztuko zela eta negu gorria pasako genuela.

Enpresak zeraman kudeaketaren ondorioz, pasaden urteko Urrian batzorde iraunkorrak lau egunetan geldialdi partzialak egiteko deialdia egin zuen.

Deialdi horien ondorioz, akordio batzuk izenpetu ziren (azken bi urteetan, bakarrak). Bainan naiz eta enpresarekin puntu honetara iritsi, honek, Batzorde Iraunkorrarekin duen erlazioa, ia hutsa da eta bidegabezko erabakiak hartzen  jarraitzen dute. Ordutik aurrera Euskotreneko langilegoak jasatzen ari den eskubideen atzerapena Sekzio Sindikaletik behin eta berriz  salatzen ari gera.

Giro txar honen atzetik arduradun zuzen batzuk daude. ELAtik Publikoki salatu degu, GGBBk Euskotreneko langilegoari ematen dion dizkriminaziozko tratua. Zentsurazko gutun piloa, zehapen espedienteen areagoztea, langileak jasatzen dituzten presio eta zainketekin, berriz aurkitzen gera giro jasanezinezko egoera batetan. Adibidez, Durangoko tailerreko langile askok, beraien lanpostuen defentsan informazioa eskatu dutenean espedienteak ireki zaizkie. Adibide honekin bakarrik erantzun sindikal sendo bat ematea merezi du.

GGBBko zuzendaritzak kudeatzeko modu honekin, sindikal ordezkari gehiengoarekin duen larderiazko eta agintzaile jarrerakin, edozein akordioetara iristeko aukera zapuzten du. Egoera honek Euskotrenen inoiz ikusitako gatazka mailarik handienera eramaten gaitu.

·         Gipuzkoako Agente komertzialen postuen amortizazioa eta gura duten bidegabeko soberazko adierazpen gehi Gasteizko Megafonia Operatzaileen gaindikin adierazpena.

·         Zuzendaritzak , Gidari kobratzaileei CAParen prestakuntza Lan orduetatik kanpo emateko erabakia.

·         Naiz eta aurretik akordioak izan, aldibaterako langileen lan egoeraren atzerapena, Tranbia agenterako eta Operazio agenterako prestakuntzan.

·         Kanpoko aukeraketa prozesuen martxan jartzea, Sindikatoen bat-etortzerik gabe. Deialdia erregulartasunez beteta, langile finko eta aldibaterakoei parte hartzeko aukerarik gabe uzten.

·         Mantenimenduko  lankideek duten informazio eza eta ezjakiteak datorren Lebario eta Araso lekualdaketekin eta aurreikus daiteken unitate berrien mantentzeko  subkontratazioa.

·         Durangoko tailerraren gabeko ordutegiaren azpikeriaz eginiko aldaketa, kontratazio politikan gardentasun eza eta Durangoko tailerreko langileei espedienteen irekitzeak.

·         Sekzio sindikal bati, Batzorde Iraunkorraren bileretan jarritako betoak, ordezkaritza zozialaren organo garrantzitzuenarekin eginbeharreko bilerak geldiarazten ditu.

·         Lan osasunari, Segurtasun batzordeari eta Zirkulazio segurtasunaren batzordeari, ezarritako blokeoa. Azkenengoa, Lan Ikuskatzailetzan konpontzeke dagoela.

·         Batzorde Iraunkorrak Trenbide museoaren eta bertako langileen etorkizunari buruz duen informazio eza .

·         Hitzarmenaren eta langileekin hartutako akordioen ezbetetzeak, plazetakoak adibidez eta Operazio agenteen koadro orientagarriak beste batzuen artean.

·         Euskalduntze planaren desagerpena.

·         Durangoko espezialista desagertu ondoren Tren agenteei inposatutako lan karga.

·          (E.I) dagoenean, lanegunaren urteko kalkuloaren zenbaketa.

·         Tren Agente, Operazio agente, Tranbia agente, Geltoki Laguntzaile eta Gidari kobratzaileei ezarritako espedienteen neurrigabeko igoera.

ELArentzako egoera hau jasanezina da. GGBBko zuzendaritzak, arazoak ez ditu hitzaren bidez konpondu nahi, eta honen aurrean, erantzun sindikala baino ez zaigu gelditzen. Horregatik bidegabekeri hauen aurrean, ikuspen berdina eta erantzuteko prest dauden beste aukerekin, lanean diharduko dugu.