informatzen


                               

              

 

2001/01/26

 

HARRERA DISKRIMINITZAILE

 

Giza Baliabiderako Zuzendaritza, edo hobeki esanda, Plangintza eta Aholkularitzako arduraduna (UGTeko liberatu ohia), bidegabekeri osoaz ekiten dihardu. Gai da, langileei, hitzarmenaren arauak ezartzea, euren sindikal kidetzaren arabera.

Amarako tren agente bati ( UGTeko kidea noski ), legez kanpo esleitzen zaio sortze berriko postu bat, Kalitatezko Ikuskatzaile, alegia. Ez dira hilabete batzuk igaro, eta oraingoan,G.B.ko Zuzendaritzak, postu berri hori soberan dagoela adierazten digu. UGTko kide hori, bi hilabete irauten du “ behar ez den “gisa, jubilatzeko gai den Gipuzkoako Eskulan Ikuskatzailearen lanpostua hartzeko. Gardena benetan prozesua. 7garren mailatik 9garrenera.

Gipuzkoako Komertzial Agenteak antzeko egoeran daude, soberan, behar ez direla, deklaratu nahi dituzte. UGTko kideak ez direnez, Kalitatezko Ikuskatzaileari eskeinitako opariarekin ez dituzte sarituko. 6garren mailatik…

UGTko ez den lankide bat, legezko zaindaritzagatik, eta 15 garren artikuluaren arabera babestuaz Amarako BABen zegoena bere familia-egoitzara hurbilduta, eta azken 5 urte hauetan bere lana zuzen bete duena, Azpeitiko Museora bidaltzen dute berriro, G.B.ko Zuzendaritzak, bere lanpostua han dagoela diolako.

Aipatu behar, gaurko egunean, Amarako BABen, egiturazko lanpostu bat hutsunean dagoela, eta bera beteko balitzake, lankide horrek bete beharko luke legez. Eta aldiz, lanpostua betetzen ez duten bitartean, 15garren artikuluaren arabera ( Lanpostu hutsak aldi baterako hartzea ),berari ere legokioke.

Eta gauza da, G.B.eko Zuzendaritzak,postu horretan, UGTko den aldi baterako langile bat jarri duela. Ustekabe, berriro ere !!.

Jarrai dezagun. G.B.eko Zuzendaritzak, aipatutako 15garren artikuluaren arabera, UGTko kide bat hurbildu du bere famili-egoitzara, Gasteizetik, Atxurira. Eta alderantziz, UGTko kidea ez den beste lankide bat, Atxuritik, Gasteizeko megafoniako lanegoitzara  bidali dute eta hori, jakin, dakigunean Atxuri bertan megafoniazko lanpostuak betetzegai daudenean,  eta G.B.ko Zuzendaritzak bete nahi ez ditunak.

Gogora dezagun ere, Durangoko tren agente batek , ez dakigu noren laguntxoa izateagatik, gaurko egunean Gasteizeko Lineako Ikuskatzaile dana, UGTren izenean, Batzorde Iraunkorraren ordezkari izendatua izan dala. Lotsa galdu dute!!

Berriro ere, alderantziz, UGTko kidea ez den lankide bat, Gasteizeko BABra bidali dute, nahiz eta orain dela urte ta erdi lortutako administrari lanpostu betetzeko zain egon oraindik. Horrelako zintzo eta zuzenak ditugu Zuzendaritza horretan.

Pasadizoa ez da hor amaitzen. UGTko ordezkari batek ( Durangoko tren agentea kasualidadez ) suposatzen den bere lanpostua betetzen ari da. “ Mediku, osasun arrazoigatik” diotenez…

UGTko kidea den bati, G.B.ko Zuzendaritzak, inork ikusi ez duen kexa bat ametitu dio. Orain dela urte eta gehiago, Tranbiako agenterako gaitasuna gainditu ez zuelako egindako kexa, ez zuten onartu. Garbi esanda, praktikako azterketa ez zuela gainditu.

Eta segidan, lan finko bat esleitzen diote, Gasteizeko beste zenbait lankide kalteturik. UGTko kidea denez, nahiz eta Tranbiako Agenterako gaikuntza ez gainditu, G.B.ko Zuzendaritzak, baimena ematen dio Operazioetako Agenterako barruko deialdian parte hartzeko dena gainditua izan balu bezala, eta jakina, gainditzen du.

ELAren ustez, jokabide guzti hauek, bidegabe eta nahierakoak dira. Zuzendari Nagusia jakinen gainean jarriko dugu, Euskotreneko arduradun gorenek, barruko ikerketa egin eta egoera zuzentzeko neurri egokiak jar ditzaten helburuarekin