informatzen


                               

              

 

2010/05/25

 

 

 

Gasteizko Tranbiaren ordutegi maiztasuna gehitzeko asmoarekin, Euskotreneko zuzendaritzak saioak egiten ari da egun hauetan.

 Soberan dago esatea, maiztasun hau, zerbitzuaren hobekuntzan bihurtzen dala, hiritarren eta batik bat langileen mesederako.

 ELAk, txalotzen ditu neurri  hauek, gure gizarte ereduarekin bat datozelako, hau da, gizarte, garraio publiko eta kalitatezko batekin. Horreraino, ados.

 Azken boladan, Euskotreneko zuzendaritza hau, jardunbide txarretara ohitzen ari da. Aldaketa guztiak, zama suposatzen badute, langileen bizkarrak jasan beharko dituzte. Kasu honetan, nahi dutena hauxe da: ” Tren gehiago mugitu, langile zenbaki berdinarekin “

 Itunak, betetzeko daude. Zuzendaritzak eta Sindikatuen artean sinatutako akordioak, lan-txanda eta atsedenak dagozkienez, helburu batean oinarritu dira, hau da, bidaiari eta langile beraien segurtasunean.

 Aldaketa hauek, zuzendaritzak egin nahi dituen moduan, ez dute kontuan izan alde hori. Jakina da, gidari eta Aginte Postuko langileen nekea, segurtasun aurka doala.

 Bost axola hori zuzendaritzari. Lantaldea gehitu ? ; Langileen ordezkariekin hitz egin eta akordiotara heldu?. Ez bat , ez beste.

 Une honetan, Euskadiko Arlo Publikoan neurri latzak hartzen ari diren bitartean, ( soldaten murrizketak, lantaldeen txikipenak eta abar …), Euskotrenen, alderantzizko giroa dugu. Zuzendarien postuak bikoiztu egin dira, eta 10 nagusi gehiago ditugu. Eta erantzunbeharreko postuak 44% gehitu dira. Hori bai, lan aldikotasuna Euskotreneko bere historiako garaiena denean.

 Eta segurtasuna, bost axola!!