informatzen


                               

              

 

2011/05/04

 

Gipuzkoako autobusen alde ahalegin bat exijitzen dugu

espainolez 

Hasteko, historiari buelta bat emango diogu. 80 garren hamarkadan Urolako trena desagertu zenean, errepideko aldizkako zerbitzu bat sortu zen. Dirudienez, Euskotrenek linea horietako gastuez kargu egingo zela adostu zen, eta orain arte horrela izan da. Urteak pasa, linea berriak sortu ziren.

2009 urtean , Gipuzkoako autobusen zerbitzuaren ustiapenaren gastua, behin txartelen diru-sartzea eta aldundiak jarritako 400.000 euro kenduta, 4.000.000 eurokoa izan zen. (Enpresak osotasunean bere gain hartuta, noski)

2010ean Aldundiak aurkeztutako aurreproiektuan (behin-betikoa oraindik ez dute aurkeztu) kostu gehiena, 7.760.527 eurotakoa da eta honen barne, gasolina eta ordezko piezak...etab sartzen dira eta langileena (4.541.451 eurokoa) da. Azken honetan, lehiaketa publikoak eragiten dien bi lineei eta kudeatzen duten bi enpreseko (La Gipuzkoana eta Euskotren) langileen batuketena da.

Aurreko Martxoak 8an,  Gipuzkoako Diputatuen Kontseiluak, Udal ezberdinak, partikularrak eta Euskotrenek, LUR-M-02 lineen emakidako aurreproiektuari aurkeztutako arrazoibideei erantzun zien. Azpimarratzekoa eta gehien eragiten diguna, Euskotreneko langileen lansaio eta diru baldintzak alorreko gainerako langileenak baino hobeagoak direla, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, ez dituela bere gain hartuko, Gipuzkoako bidaiarien garraio alorrak batez beste dituenak baino kostu handiagoak. Zuzendaritzak, apirilak 4ean aurkeztu zion Batzorde Iraunkorrari egoera hau eta langileei Guretzat batean iragarri zien Euskotreneko ustezko “jokoaren kokapen latz eta konplexua”.

Gure zenbatezpen arabera, aipatzen duten “gainkostu” hori, 600.000 eurokoa izango litzateke. ELAk galdera bat luzatzen du: Euskotrenek kostuaren gehiena (4.000.000 euro) jasaten bazuen eta orain kostua 600.000 eurokoa bada, beste guztia Aldundiak jasan behar badu, zergatik ez du “gainkostua” bereganatzen, benetan gertatzen denean, mentsaren (defizit) %85eko murritzea bada?

ELAn uztez, Euskotren garraiobideen enpresa publiko bat izanik, bere ardura, kalitatezko, segurua eta fidagarria den zerbitzu bat bermatzea  dela eta gainera emakida defendatu behar duela garraio arloan bere agerpen eta izaera  bultzatuz, handiagotuz eta lantaldeari babesa emanaz, eta mentsaren murrizpenari lagunduz, 600.000 euroak bere gain hartuaz, Bizkaiko autobusen emakidarekin egin zuen bezala.

Azkenik, ELAk, Gipuzkoako Aldundia gaitzezten du, urtetako borrokan lortutato langileen baldintzak eragozpen gisa erabiltzeagatik, eta baita ere, Euskotreneko Zuzendaritza, delako eragozpen hori, lineen emakidaren jarraipenerako gaindituezin harresi bat izango balitz azaltzeagatik.

ELAk, premiazko bilera bat eskatu dio Batzorde Iraunkorrari, eta beste bat Zuzendaritzari,  gaurko  egoera aztertzeko. Berriren bat izan ezkero, jakinaraziko dizuegu.