informatzen


                               

              

 

2013/12/05

 

 

Euskotreneko material mugikorraren mantenuaren azpikontratazioaren aurrean ELAren balioztapena eta jarrera.

 

Sarrera

Sektore Liberalek aurrera daramaten lan erlazioen deslegeztapena eta Zerbitzu Publikoen pribatizazioaren lekuko gara maila global batean. Presio ideologikoak, pairatzen ari garen lanaren legediaren erreformak, geroz eta ohikoak diren kanporatzeak, zentzu horretan doaz. 

2006 urtearen amaieran, Europear Sindikatuen Konfederazioak
kalitatezko zerbitzu publikoak neurriak indartzeko eta babesteko kanpaina indarrean jarri zuen. ELAk deialdiarekin bat egitera animatzen
zituen herritarrak; eskaera helbide honetan sinatu zitekeen:
http://www.petitionpublicservice.eu/ 

"KALITATEZKO ZERBITZU PUBLIKOAK HERRITARRON ESKUERAN JARTZEA ESKATZEN DUGU ETA HORI LORTZEKO, EUROPEAR BATZORDEARI EUROPA-MAILAKO LEGE BAT PROPOSATZEKO ESKATZEN DIOGU. “ 

Zerbitzu publikoak funtsezkoak dira Europako kohesiorako —gizarte, ekonomia eta eskualde arloetan—. Zerbitzu horiek, kalitatezkoak ez ezik, eskuragarriak ere izan behar dira edozein herritarrentzat. Orain arte, pribatizazioak eta liberalizazioak (batez ere, energia, posta eta telekomunikabide arloetan) izan dira proposaturiko bide bakarrak zerbitzu publikoak garatzeko. Bada garaia bestelako irtenbideak bilatzeko! 

Hau dela-eta, zerbitzu publikoei buruz Europa-mailako lege bat proposatzeko
eskatzen diogu Europear Batzordeari. Legeak hurrengo helburu hauek bilatu
beharko lituzke:
 

 

 

Euskotrenen ELAren jarrera  

 

ELAren jarrera Euskotreneko lanen kanporatze guztiekiko kontrakoa da, eta beraz, 900 unitate berrien mantuaren zati baten azpikontratazioaren erabakiaren kontra gaude.  

Hau esanda, enpresa publikoen kanporatzearen auzia, eta bereziki Euskotrenen, Atal Sindikal bezala daukagun jarduteko gaitasuna gainezkatzen duen plano batean dago. Kudeaketa Publikoaren eredu berrien , errekurtsoen eta gastuen arrazionalizazioa, helburuen definizioa eta emaitzen balioztatzearen eztabaida, erakundeen agente eta alderdi politiko desberdinen agendan dago.  

Honek ez du esan nahi alde batera geldituko garenik, ELAan pentsatzen dugu egoerari buelta ematen lagunduko ligukeen baldintzak emango balira, borroka egoera bat mereziko lukeela.

ELArentzat baldintza horiek gainontzeko atal sindikalekin analisi eta estrategia partekatu bat eta langileen babesa izatean datza. Gure jarduera, helburuen lorpenera eta sindikatuen eta langile guztien konpromezu gradura dohitu behar da. Gaur egun ez dugu uste egoera honetan gaudenik. Azpimarratu nahi dugu ELAk 2008ko hitzarmenera Bilboko Tranbiaren mantenuaren azpikontratazioaren kontrako aldarrikapena eraman zuela. Benetazko babes baten faltak, bakarrik  Hitzarmen Kolektiboan talde honen subrogazio klausula bat jasotzera ahalbidetu gintuen.

Horregatik Batzorde Iraunkorrak egin behar duen lehendabiziko gauza, daukagun indar korrelazioa, helburua zein den eta zer presio neurri aurrera erameteko gai garen aztertzea da. Salaketa publiko bat, kontzentrazioak, paskinen banaketa, etabar baliozko ekintza sindikalak dira, helburua kanporatzearen kontrako jarrera antzeztea bada. Baina 900 unitateen mantenua Euskotreneko langileen egitea bada, mobilizazioak gogortzea beharrezkoa da. Batzorde Iraunkorra prest badago, Euskotreneko langileen babesa eta erakunde sindikal guztien idatzizko konpromezua eskatuko du ELAk.   

Bestalde, gure ahaleginak mantenuko egiturazko langileen kopurua bermatzera, langile hauen lan baldintzak mantentzera eta lan-egoitza desberdinen Lebariorako aldaketa negoziatzera zuzentzera beharrezkotzak ikusten dugu.  

Horregatik 2013ko Hitzarmenean eranskin bezala 2010ko Urriaren 13ko akordioa batzea proposatzen dugu eta tailerretako langileen formakuntza Euskotreneko unitaten mantenura bideratuta.  

Lan egutegiarekiko eta Errenteria eta Lebarion enpresaren aldebakarreko jarritako lanaldiaren imposaketari dagokionez, ELAtik ohartarazten dugu tailerretako langileen jarrera banandutako lanadia eskatuz, oso errespetagarriak izan arren, sindikatu guztien denboran babestutako eta enpresako langile gehienek barneratutako jarreren kontra doaztela. Arrazoiak ondo azalduak egon beharko dituzte beste arloetan hain desiratua eta ezinezkoa den familia eta lan bizitzaren kontziliazioaren gainetik egon daitezen. Hau esanda, ELAk ez du babestuko langileek nahi ez duten Lan egutegirik.   

Lanegoitza desberdinetatik Lebariorako aldaketarengatik kalte ordainei dagokionez, Zuzendaritzarekin mantendu genuen bileran plazaratutako gure aldarrikapenera igortzen gara. Aldaketarengatik kaltetuak diren langile guztieei kalte ordaina ematea, Hitzarmenaren kopuruen eguneraketa (10%) eta Durango eta Lebario arteko distantzia 4 km gutxiengoko kontsiderazioa izatea.