informatzen


                               

              

 

2011/06/17

 

Zirkulazio segurtasuneko batzordearen osaketa eta funtzionamendua arautzeko proposamena

 

espainolez 

Aurreko astelehenean, Ekainak 6, Hitzarmenak dioen bezala, Administrazio kontseiluan ordezkaritza duten sindikatuei dei egin zigun enpresak. Deialdi honen arrazoia, ELAk eta beste zenbait indar sindikalak Lan ikuskaritzan ezarritako salaketa eta honek ateratako   txostena, Zirkulazio segurtasuneko batzordean aztertzeko izan zen.

Lan ikuskaritzaren gomendioak jarraituz, ELAkoek zuzendaritzari, gure negoziatzeko eta batzorde honen osaketa eta funtzionamenduari buruzko akordio batera iristeko gogoa plazaratu diogu.

Naiz eta dirudienez enpresak bere baitan jarraitzen duela,  ESK foro honetan ez sartzeko eta funtzionamendu (inposaturiko araudiarekin) berdinarekin. Gure proposamenak aurkezteko epe bat zabaldu dute.

ELAtik, beste sindikatuekin jarrera bateratzeko eta enpresari proposamen bateratu bat edo gehiengo batek babesten duen proposamen bat bidaltzeko.

Proposamen hau bidali degu:

 

Sarrera

Azkenengo urteetan bizi izan ditugun esperientziak (Enpresaren segregazioa, Lezamako istripua...) Zirkulazioaren segurtasunari eman behar diogun tratua hausnartzera eraman gaitu. Trenbide ustiaketetan, esplotazio eta kudeaketan  bi enpresa egoteak (Euskotren, ETS) ezin du alde sozialaren eskakizunak tranpa burokratiko bat balitz bezala amaigabeko bide batean sartu. Garraiobideen sailburua bi enpresen arduradun nagusia da, arrazoi honengatik ogasunari segurtasunaren arazoen konponketa exijitu diezaiokegu naiz enpresa batekoak izan naiz bestearenak izan.

Horregatik, naiz eta jakin Segurtasuna eta osasunaren batzordea eta Zirkulazio segurtasunaren komisioa izan, gai hauek eztabaidatu ditzakegun foru bakarrak direla gaur egun, gure eskakizunak organo independente bat osatzeko bideratuak joango dira, honek ikuskaritza eta begirale funtzioak hartzeko, Zirkulazio segurtasunean bietako edozein enpresetan arazoak sortzen direnean, baita ere istripuak gertatzen direnean  ikertzaile bezala jarduteko.

Istripuak daudenean, organo honek aurrez diseinatutako protokolo bat martxan jarriko luke. Horrela, istripuetan datuak neurtzerakoan eta txostenak egiterakoan langile independenteak egingo lituzkete, eta proposaturiko neurri zuzentzaileak ez ziren inongo presiopean aurkituko.

Dena den, gure planteamenduak Segurtasun eta osasunaren komitean eta Zirkulazio segurtasunaren batzordean bideratu behar ditugun bitartean, kontuan hartuaz Lan ikuskaritzak alde sozialak jarritako salaketaren aurrean proposaturiko bitartekaritza egindako elkarrizketetan, beharrezkoa ikusten degu, bi foroak araudi osaketa eta konposizio berdina edukitzea, Segurtasun eta Osasun batzordea erreferentzia izanik.

 

Zirkulazioa eta Segurtasunaren Batzordea (ZSB)

 

Helburuak

ZSBak organo paritarioa eta partaidetza anitzekoa izan behar du, kontsulta erregularretara bideratua, material mugikorra, hirugarrengoei, Zirkulazio segurtasunean barne. Euskotrenen arduratik kanpo gelditzen diren Zirkulazio segurtasunaren arazoak, organo honek bideratu behar ditu.

Osaketa

ZSBren osaketa horrela bete litzateke:

Zuzendaritzaren aldetik :  Sail Teknikari Zuzendaritza, Giza Baliabide Zuzendaritza eta Prebentzio Zuzendaritzaren arduradunak.

Langilegoaren aldetik : Euskotrenen ordezkaritza duen Sindikal Batzorde bakoitzetik arduradun bat.

ZSBren buru, Sail Teknikari Zuzendaritza izango da.

GBren Zuzendaritzak, Batzordearen ordezkaria izendatuko du, eta bera izango da bilkuren aktak idatziko dituena.

Langileen ordezkariek, barne, zein kanpoko aholkularien laguntzarekin baliatu daitezke behar izan edozein unean.

 

Bilerak

Bi hilabetero egingo dira bilerak, lehendakariak deituta, modu arruntean edo berezian berak erabakita. Deialdia modu berezian egin liteke ere ZSBko kideen batek eskatuta.

ZSBko kideek 15 eguneko epeakin bidali beharko dituzte bileran hitzegiteko gaiak. Ala ere berehalako gaien bat balego, momentuan tratatuko litzateke ZSBko kideek horrela erabakiko balute.

ZSBak arrisku komunikazio guztiak aztertuko ditu, Segurtasun eta Osasun batzordera bidaliz, organo horren  konpetentziakoak direnak.

Behin arrisku egoera bat ZSBan aurkeztua izan, organo honen kideak konponbide guztiak aztertu eta hauetaz eztabaidatuko dute, Irizpideak bateratuz. Konponbide proposamenak ZSBko kide guztiak babesten badute, aktan jarriko da eta dagokion Zuzendaritzari bidaliko zaio. Batasunik ez dagoenean, bozkatuaz erabakiko da.

Proposamenak, bi edo gehiago izan ezkero, bozkatuak izango dira, eta gehiengoa lortzen duena, hori onartua.

ZSBen egindako bilera guztietatik, akta bat idatziko da, eta bertan, egon diren guztien izen-abizen azalduko da, eta baita, egon ez direnen.izenak.  Akta hauek, erregistratu eta artxibatu ondoren, Segurtasun eta Osasun Batzordekoekin batera, eskudun Agintariari bidaliko zaie. Akta guztien aldaki (berrizdaketa) bat igorriko zaizkie, ZSBren kide guztiei.